Hubei
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Hubei (湖北 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 185.900 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 60.160.000 biztanle bizi ziren bertan.
Remove ads
Inguru naturala eta kokapena
Hubeik Henan probintziarekin egiten du muga iparraldean, Anhui probintziarekin ekialdean, Jiangxi probintziarekin hego-ekialdean, Henan probintziarekin hegoaldean, Chongqingeko udaltasunarekin mendebaldean, eta Shaanxi probintziarekin ipar-mendebaldean.
Hiru Arroiletako urtegia Hubei probintziako Yichangen dago. 1993an presa eraikitzen hasi zirenetik, ehunka milaka biztanlerentzako etxebizitza berriak eraiki behar izan ziren, urtegiak hainbat herri urez bete zituelako.
Erliebea nahiko gorabeheratsua da, mendi malkartsuak probintziaren mendebaldean (3.105 metroko Shennongding esaterako) eta haran zabalak. Klimak, Asiako montzoiak baldintzaturiko klima azpitropikalaren ezaugarriak dauzka. Eta uda garaian 35 gradutik gorako tenperaturako izaten dira.
Klima
Hubei probintziak klima azpitropikala dauka, urtaro desberdinetik. Neguko batez-besteko tenperatura gradu bakarrekoa da gunerik menditsuenetan, eta sei gradukoa gainontzeko eremuetan. Uda garaian tenperatura 24 eta 30 gradu artekoa izaten da, nahiz eta Wuhan hiriburuan termometroa 40 gradura hurbiltzera hel daitekeen.
Prezipitazio gehienak maiatzetik irailera bitartean ematen dira, Asia hego-ekialdeko montzoiarekin batera.
Remove ads
Banaketa administratiboa
Hubei probintzia, prefektura mailako hamabi hirik, Prefektura autonomo bat, azpiprefektura mailako hiru hiri, eta konderri mailako baso gune batek osatzen dute.
Prefektura mailako hiriez gain, Hubei probintzia ondoko azpiprefekturako hiriak;
- Tianmen (天门市 Tiānmén Shì)
- Qianjiang (潜江市 Qiánjiāng Shì)
- Xiantao (仙桃市 Xiāntáo Shì)
Eta konderri mailako ondoko baso gunea:
- Shennongjia (神农架林区 Shénnóngjià Línqū)
Remove ads
Demografia eta biztanleria
Probintziako etniarik ugariena Han etnia da, probintzian bizi den biztanleriaren %95a baino gehiago. Probintzian bizi diren etnia nagusiak honakoak dira:
- Han etnia: Biztanleriaren %95,6
- Tujia etnia: Biztanleriaren %3,7
- Miao entia: Biztanleriaren %0,4
Ekonomia
Hubeiko ekonomiaren ardatza nekazaritza eta industria dira. Nekazaritzan arroza eta arraina nagusitzen dira, tea, algodoia eta gariarekin batera.
Industrian, metalurgia, automobilgintza eta oihalgintza lantegiak daude, eta burdina, fosforoa, kuprea, urrea eta manganesoa ateratzen dira.
Politika
Hubei probintziako gobernadorea Li Hongzhong da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Luo Qingquan da.
Garraioa
Aireportuak
Kokapen Hiria | NAZE | NAGE | Aireportuaren izena |
HUBEI | |||
Enshi | ZHES | ENH | Enshi Aireportua |
Shashi | ZHSS | SHS | Shashi Aireportua |
Wuhan | ZHHH | WUH | Wuhan Tianhe Nazioarteko Aireportua |
Xiangfan | ZHXF | XFN | Xiangfan Aireportua |
Yichang | ZHYC | YIH | Yichang Aireportua |
Zhijiang | HJJ | Zhijiang Aireportua |
Kanpo estekak
- (Txineraz) Hubeiko gobernuaren webgunea.
![]() |
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads