Hudo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Hudoa[1] (Mustela putorius furo) carnivora ordenako mustelidoen familiako ugaztun bat da, ipurtatsaren forma etxekotua.
Untxarta[2] izena ere erabili izan da animalia honetarako.
Remove ads
Ezaugarriak
40 cm inguru luze izaten da, eta 0,7kg eta 2,3kg inguru pisatzen du. Ilea zuri horixka du, eta begiak gorriak. 5-10 urte bizi izaten da.[3]
Historia
Uste da hudoek duela bi mila urte baino gehiago hasi zutela euren historia gizakiarekin batera. Antzinako greziarrak izan ziren hudoak ugaltzen eta ehizatzeko erabiltzen lehenak, antzinako egiptoarrak katuekin bezala. [4] Hudoa ipurtatsetik dator, haren azpiespezietzat hartzen da. Ipurtatsaren izen zientifikoa Mustela putorius da; eta hudoarena, Mustela putoriu furo.[5]
Ehiza
Ehunka urtez hudoen erabilera nagusia ehiza izan zen. Izan ere, hudoaren gorputz luze eta argala oso egokia da gordelekuetan dabiltzan animaliak ehizatzeko.[6]
Oraindik ehizatzeko erabiltzen dira herrialde batzuetan; batez ere Australian, untxiak ehizatzeko. Espainiako Erresuman, hudoak ehizarako erabiltzea araututa dago autonomia erkidego bakoitzean, baina gehienek, Balear uharteek adibidez, legez debekatu egiten dute horretarako erabiltzea. Beste erkidego batzuek, oro har hudoekin ehizatzea debekatu arren, baimen berezia ematen dute untxi-izurritea dagoenean.[7]
Hudoak, maskotatzat
Hudoa energia eta bizitasun handikoa da, eta gizakiari lagun egiteko egokia, oso izaera jostagarria duelako eta bere giza familiarekin aisialdiko uneak partekatzea maite duelako. Eguneroko presentzia eta dedikazio handia eskatzen du.[8]
Elikagaiak
Hudoa haragijalea da, eta metabolismo oso azkarrekoa. Animalia oso bat jaten ahal du, adibidez untxiak, arratoiak edo hegaztiak. Hudoaren elikadura idealak % 40 animalia proteina eta % 20 gantz ditu.[9][10]
Aktibitatea
Hudoek lo egiten ematen dute denbora gehiena, egunean hamalau ordutik hemezortzi ordura,[4] baina esna daudenean oso aktiboak dira, eta jolastea asko gustatzen jakez. Hudoak animalia krepuskularrak dira, hots, aktiboagoak dira egunsentian, ilunabarrean eta gauaren zati batean. Kaiolatuta badaude, egunero atera behar dira, ariketa fisikoa egin dezaten, gutxienez ordubetez; eta jolasleku bat behar dute.[11]
Remove ads
Hudo motak
Hudoek kolore eta tonalitate ugari dituzte, eta ohikoenak honako hauek dira:[12]
- Albinoa
- Beltza
- Sable beltza
- Xanpaina
- Txokolate kolorekoa
- Kanela kolorekoa
- Zuria, begi beltzekin (ez albinoa)
- Sablea
- Zilarra
- Hiru kolorekoa
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
