Hugo Sperrle

From Wikipedia, the free encyclopedia

Hugo Sperrle
Remove ads

Hugo Sperrle (Ludwigsburg, Württembergeko Erresuma, Alemaniar Inperioa, 1885eko otsailaren 7aMunich, Bavaria, Mendebaldeko Alemania, 1953ko apirilaren 2a) alemaniar militarra izan zen, Bigarren Mundu Gerran Luftwafferen buruzagietako bat izan zena.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Biografia

Sperrle 1903an armadan sartu eta Lehen Mundu Gerran Luftstreitkräfte edo aire armadan izan zen. Gerra ostean, Freikorpsen sartu zen.

Naziek boterea bereganatu zutenean, 1935ean Luftwaffen sartu zen.[1] Espainiako Gerra Zibilean Kondor Legioaren buruzagietako bat bihurtu zen, Wolfram von Richthofenen agindupean. Durango eta Gernikako bonbardaketan parte hartu ondoren, Alemaniara itzuli eta general der flieger izendatu zuten.[1]

1940an Frantziako guduan parte hartu ondoren, landa-mariskal (generalfeldmarschall) izendatu zuten. Ingalaterrako guduaren buruzagietako bat izan zen.

Aliatuek atxilotua, Nurembergeko epaitegiak absolbitu zuen.

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads