Husum
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Husum (ipar frisieraz Hüsem), Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federaleko hiria da, Jutlandia penintsularen mendebaldean kokaturik dagoena eta Nordfriesland barrutiko hiriburua.
Remove ads
Geografia
Ipar itsasoaren ertzean dago, Kieletik 82 kilometro mendebaldera.
Historia
Abel Danimarkakoaren heriotza kontatzen den 1252ko idatzi batean aipatzen da lehenengo aldiz Husum hiria, Husembro izenarekin bada ere.
Ipar Itsasoaren ertz honetako beste hiriak bezala, arrisku handia izan da beti itsasotik datorren ekaitzarengatik. Bereziki aipatzekoa da 1362ko uholde handia, kostaldean ez zegoen Husum herriraino itsasertza ekarri zuena. Husumdarrek kaia eraiki zuten eta herriaren aberasten eta handitzen hasi zen.
Remove ads
Ondasun nabarmenak
- Husumgo gaztelua (Schloss vor Husum): Holstein-Gottorf dukeen egoitza zena 1582an eraiki zen.
- Andre Mariaren eliza (Marienkirche): 1807an erori egin zen eta 1833an berreraiki behar izan zen.
Ekitaldiak
- Husum WindEnergy: Energia eolikoaren inguruan egiten den nazioarteko erakusketa handiena da. Bi urtean behin egiten da eta bertan produktu berriak, zerbitzuak eta arazoen aurreko irtenbideak aurkezten dira. Azkenengo ekitaldia 2010eko irailean izan zen. Bertan 1200 enpresak hartu zuten parte eta mundu guztiko 36.000 bisitari izan zituen.
Hiritar ezagunak
- Nicolaus Bruhns (1665-1697), musikaria.
- Theodor Storm (1817-1888), poeta eta idazlea.
Hiri senidetuak
Kidderminster (Erresuma Batua)
Trzcianka (Polonia)
Heiligenstadt (Alemania)
Gentofte (Danimarka)
Demografia
Kanpo estekak
- (Alemanez) Udalaren webgune ofiziala
- (Ingelesez)(Alemanez) Husum WindEnergy 2012 webgunea
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

