Hortentsia hostohandi

From Wikipedia, the free encyclopedia

Hortentsia hostohandi
Remove ads

Hortentsia hostohandia edo soilik hortentsia (Hydrangea macrophylla) Hydrangea generoko zuhaixka hostoerorkorra da, apaingarritzat oso erabilia lore anizkoitz eta oso handiak baititu. Jatorriz Japoniakoa, mundu osoko klima epeletan landatu ohi da, Euskal Herrian barne.

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Basionimoa ...
Remove ads

Izena

Nahiz eta jatorria Japonian izan, Europara 1760 aldera Philibert Commerson naturalistak Maskareina uharteetatik eraman zuen, seguraski bertara holandar nabigatzaileek eramana. Hasieran, Peautia coelestina izena eman zion, bere lagun Nicole-Reine Lepaute astronomoaren omenez[1][2]. Baina laister konturatu zen Peautia izena hartua zegoela jada, eta Hortensia izendatu zuen, Lepaute andreak lagunekin erabiltzen zuen izena Hortense baitzen. Horregatik, frantsesez landare honi hortensia deritzo eta euskaraz hortentsia.

Remove ads

Ezaugarriak

Thumb
Lore baten xehetasuna, koloredun sepaloak bost petaloren inguruan.

Macrophylla terminoaren esanahia hostohandia da[3]. Hostoak 15 cm izatera irits daitezke, eta arkakoak, bakunak, eliptikoak eta ertz zerradunak dira.

Hortentsiaren infloreszentzia korinbo bat da, lore guztiak plano edo erdi-esfera batean kokatuak. Bi lore mota ezberdintzen dira: erdiko lore ugalkor ez-apaingarriak eta ertzetako lore apaingarri "antzuak".

Inausketa

Loreak aurreko urtetako adarren begietatik irekitzen dira udaberrian. Baina inausten ez bada, urtez urte lore txikiagoak ematen ditu. Horrela, landareak gaztetzeko baina loreak urtero izateko, lau adarretik bat inausi behar da zutoin bakoitzaren oinarritik[4].

Remove ads

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads