Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia
Remove ads

Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia edo EANA[1] (ingelesez: International Atomic Energy Agency) Nazio Batuen Erakundearekin lotuta dauden organoetako bat da.

Datu azkarrak Datuak, Izen laburra ...

Erakunde hau Vienan hasi zen funtzionatzen, 1957ko uztailaren 29an. Urte bereko azaroan Batzar Nagusiak onartu egin zuen Agentziaren eta NBEren arteko harremana. Energia atomikoa mundu osoan bakea, osasuna eta garapena lortzeko erabiltzea bultzatu eta azkartu nahi zen honela.

Emandako laguntza helburu militarrekin ez dadin erabil dauka helburutzat. EANAk segurtasun nuklearrerako eta ingurugiroaren babeserako neurriak ezartzen ditu, kooperazio teknikoaren bidez herrialde kideei laguntzen die eta energia nuklearrari buruzko informazio zientifiko eta teknikoaren elkartrukatzea sustatzen du.

Garapen bidean dauden gobernuei laguntza emateko aholkulariak, ekipoa eta gaitasuna ditu. Ezagutza teoriko eta praktikoen transmisioa bultzatzen du, herrialde hartzaileek euren energia atomikoaren programak era eraginkor eta seguruan gauzatu ahal ditzaten.

Erradiazioen aurka babesteko segurtasun-neurri oinarrizkoak ere azaltzen ditu, eta praktika-araudiak argitaratzen ditu operazio jakin batzuen inguruan, material erradioaktiboaren garraioa barne.

2005ean Bakearen Nobel Saria eman zioten Mohamed ElBaradei bere zuzendariarekin batera.

Gaur egun ere EANAren egoitza Vienan (Austria) dago, eta 144 herrialde dira bertako kide.

Remove ads

Kideak

Vatikano Hiria eta Nazio Batuen Erakundeko herrialde asko EANAko kideak dira.

Thumb
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako kideak.

EANAko kideak ez diren herrialdeak:

EANAtik erretiratu diren herrialdeak:

Onarpen-dokumentuen berrespena jasotzeko dauden herrialdeak:

Remove ads

EANAren presidenteak historian zehar

Informazio gehiago Herrialdea, izena, Aldia ...

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads