Bahrain

From Wikipedia, the free encyclopedia

Bahrain
Remove ads

Bahrain[1] (arabieraz: البحرين, al-Baḥrayn), izen ofiziala Bahraingo Erresuma[1] (arabieraz: مملكة البحرين, Mamlakat al-Barayn), Asiako hego-ekialdeko herrialdea da, Persiar golkoko hegoaldeko uhartedi batek osatua, Saudi Arabiaren eta Qatarko penintsularen mendebaldeko kostaren artean. 765,3 kilometro koadroko eremua du, eta 2016an 1.425.171 biztanle zituen.[2] Hiriburua Manama da.

Datu azkarrak Bahraingo Erresuma, Geografia ...
Remove ads

Geografia

Persiar golkoko uhartedi lau eta agorra da. 33 uharte dira guztira,[3] 765,3 kilometro koadroko eremua hartzen dutenak. Muharraq, Sitra, Umm an Nasan, Hawar uharteak eta Bahrain dira uharterik handienak. Uhartediaren mendebaldean Saudi Arabia dago, 1986ko azaroaren 25ean ireki zen King Fahd pasabidearen bitartez lotua; Qatar hegoalderantz dago, Bahraingo golkoaren beste aldean. Mendirik garaiena Jabal ad-Dukhan da (134 metro), Bahrain uhartean dagoena.

Bahrainek basamortuko klima dauka. Udak oso beroak dira, eta eguneko tenperatura 48 °C-ra irits daiteke. Hezetasuna ere handia izaten da, batez ere gauez. Prezipitazioak txikiak eta irregularrak dira, metro koadroko 70,8 litro besterik ez urtean.[4] Ekainean eta uztailean, ipar-mendebaldeko haizeak hauts ekaitzak eragiten ditu.

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Manama), Hila ...
Remove ads

Historia

1521ean portugaldarrek hartu zuten uhartedia, eta gotorleku bat eraiki zuten Muharraq uhartean. Bertan egon ziren, 1602an Persiako safaviek egotzi zituzten arte. Persiarrek xiismoa sustatu zuten. 1783an, Arabiar penintsulako tribu eta klan batzuk jabetu ziren lurraldeaz. Harrezkero, Al Khalifa familiak agindu du Bahrainen. 1820an, emirraren oniritziarekin, britainiar protektoratu bilakatu zen.

1971n, burujabetasuna aldarrikatu ondoren, 1973an konstituzioa onartu zen, emirraren boterea murrizten zuena (besteak beste, Nazio Biltzarra sortzea proposatzen zuen), baina indar gabe utzi zen handik bi urtera. 1981ean, talde batek estatu kolpe saiakera egin zuen Irango eredua ezartzeko.[6]

1994az gero, gorabeherak eragiten dituzte xiitek, tarteka, Nazio Biltzarra berriro antolatzea eta langabezia murrizteko neurriak hartzea eskatuz. Oro har, Mendebaldeko herrialdeen aldera jo izan du Bahrainek politikan eta 1991ko Golkoko Gerran, esaterako, Estatu Batuek antolaturiko nazioarteko taldearekin bat egin zuen. Ezkerreko taldeek eta talde islamiar fundamentalista askok ezkutuan dihardute.

2011ko otsailean, Arabiar Udaberriaren baitan, milaka lagunek bete zuten Manama hiriburua, aldaketa demokratikoa eta lehen ministroaren dimisioa eskatzeko.[7] Monarkia sunitak egoera kontrolatu ezin zuela ikusita, laguntza eskatu zion Golkoko Lankidetzarako Kontseiluari (GCC), eta Saudi Arabiak eta Arabiar Emirerri Batuek tropak bidali zituzten martxoan.[6]

Remove ads

Gobernua eta administrazioa

Politika

Bahrain monarkia konstituzionala da; kontserbadurismo islamiar tradizionalista da gobernuaren politikaren ezaugarri nagusia. Estatuburua erregea da, titulua oinordekotzaz jasotzen duena. 1999an Hamad bin Isa Al Khalifak hartu zuen errege kargua. Haren eskumenak dira, besteak beste, lehen ministroa eta gobernuko ministroak izendatzea.[8] 2010ean gobernukide erdiak Al Khalifa familikoak ziren.[9]

Legebiltzarra edo Nazio Biltzarra (al-Jam'iyyah al-Watani) ganbera bikoa da. Goi ganbera Xuraren Kontseilua da (Majlis Al-Shura), erregeak hautatutako 40 kide dituena. Behe ganbera, berriz, Ordezkarien Kontseilua da (Majlis Al-Nuwab); 40 kide ditu, hiritarrek zuzenean hautatuak lau urteko legegintzaldirako. Alderdi politikoak debekaturik daude.[8]

Ameriketako Estatu Batuen aliatu garrantzitsua da, bertan baitu Bosgarren Gerra Ontzidia, Persiar golkoko urak eta Iranen mugimendu oro zaintzeko indar militarra.[6]

Banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri: «Bahrainen banaketa administratiboa»

2014tik, herrialdea lau gobernorato edo muhafazahetan banaturik dago:

Informazio gehiago Mapa, Muhafazah ...

Demografia

Biztanleria

2016an 1.425.171 biztanle zituen.[2] Dentsitatea oso handia da, 2.007 kilometro koadroko, eta baita hazkunde-tasa ere (%2,26 2017an). Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %19,1 dira, 15-24 urte bitartekoak %15,6, 25-54 urte bitartekoak %56, 55-64 urte bitartekoak %6,3 eta 65 urtetik gorakoak %2,9. Bizi itxaropena 79 urtekoa da, 76,8 urtekoa gizonezkoena eta 81,3 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).[8] Biztanle gehienak iparraldean bizi dira eta erdiak baino gehiago hartzen dituzte estatuko bi hiri nagusiek.

Banaketa etnikoa

2010eko zenbatespenaren arabera, % 46 bahraindarrak dira, bi talde etnikotan banatuak: baharnak eta ajamak; % 45,5 asiar etorkinak dira (filipinarrak, zeilandarrak, indiarrak, pakistandarrak, irandarrak), beste herrialde batzuetako arabiarrak % 4,7, afrikarrak % 1,6, eta europarrak % 1.[8]

Hizkuntzak

Arabiera da hizkuntza ofiziala, baina ingelesa ere asko erabiltzen da.

Erlijioa

Islama da estatu erlijioa da, eta biztanleen %70,3 musulmanak dira, xiitak gehienak, errege familia sunita den arren. Kristauak % 14,5 dira, hinduistak % 9,8, budistak % 2,5, eta juduak % 0,6.[8]

Hiri nagusiak

Remove ads

Ekonomia

Thumb
Manama

Ekonomiaren oinarria petrolioaren industria da, eta herrialdearen kokagune estrategikoak ere garrantzi handia du ekonomian, Persiar golkoko garrantzi handiko merkataritzaren eta finantzen gune bihurtu baita. Petrolioaren ekoizpenak eta langintzak hartzen du esportazioen parte handi bat (% 60), eta barne-produktu gordinaren % 30 osatzen du. Dena dela, eta petrolio-erreserbak ez agortzeko beste industria batzuk sortu diren arren, herrialdeko ekonomia petrolioaren mende dago, eta arazo larriak sor daitezke petrolioaren prezioen gorabeheren eraginez, edo 1990-1991 urteetan Persiar golkoan sortutako krisiaren antzeko egoeretan. Arazo ekonomiko nagusiak langabezia (gazteen artean, batez ere), eta lurpeko petrolio- eta ur-erreserbak agortzea dira. 1986an Fahd erregeak Bahrain Saudi Arabiarekin lotzeko egindako errepideari esker, gora egin du turismoak.

Remove ads

Kirola

Formula 1 lasterketa bat egiten da. Lehen lasterketa Michael Schumakerrek irabazi zuen, Ferrarirekin. 2011ko martxoaren 13an, urte hartako lehenengo lasterketa egin behar zuten, baina matxinada bat izan zenez bertan bera utzi zuten. Formula 1 lasterketa bat arazo politikoengatik bertan behera utzi zen lehen aldia izan zen.

Herrialdea Mikel Landaren txirrindularitza taldearen jabea da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads