IPPNW
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Gerrate Nuklearra Prebenitzearen aldeko Nazioarteko Medikuak (ingelesez: International Physicians for the Prevention of Nuclear War edo IPPNW), munduan zehar dauden erakunde medikoen elkartea da.
Remove ads
Helburua
Helburu nagusiak hauexek dira:
- Ikerkuntza eta hezkuntza erabiltzea gerrate nuklearra prebenitzeko bai eta arma nuklear guztiak kentzea ere.
- Beste mota batzuetako gerrate guztiak saihestea, Mundua desmilitarizatzea eta garapen iraunkorra sustatzea, Natura errespetatuz.
Historia
1980ko abenduan sortu zuten Bernard Lown (Harvard) eta Evgueni Txazov (SESB) kardiologoek.
1984an UNESCOren Bakerako Hezkuntza Saria eskuratu zuen erakundeak eta 1985ean Bakearen Nobel Saria.
1990. urtearen inguruan 200.000 bat kide zeukan IPPNW-k, hirurogei herrialdetan. Erakundearen egoitza Bostonen (AEB) dago.
Kanpo estekak
- (Ingelesez)IPPNW-ren web gunea
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
