Ibarrekolanda

From Wikipedia, the free encyclopedia

Ibarrekolanda
Remove ads

Ibarrekolanda Bizkaiko iparraldeko auzo bat da. Deustun dago, Bilboko lehen barrutiaren barnean. Mugakide ditu iparraldean San Ignazio auzoa eta hegoaldean Deustuko Doneperiaga auzoa. XX. mendearen erdialdera arte, Ibarrekolandan baserriak, ortuak eta Zubiria familiaren jauregia baino ez zeuden.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Remove ads

Historia

1925. urtean Deustuko elizateak bere independentzia galdu zuen, Bilbori anexionatuta. Urte hartatik aurrera, Bilboren barruan gelditu ziren Ibarrekolanda eta Deustuko gainerako aldeak (Arangoiti, San Ignazio, Elorrieta eta Zorrotzaurre), nahiz eta Deustuko barrutian dirauten.

1950eko hamarkadan, gaur egungo Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea sortu zen.

1960ko hamarkadatik aurrera, hiriaren etxebizitza beharrak asetzeko, etxebizitza ugari eraiki zen. 38,70 hektarea ditu auzoak, eta bertan 11.748 biztanle bizi dira; Bilbon dentsitate handiena duten auzoen artean dago. Horrela, Arbolagaña (zuhaitz baten gainean oholtza zegoen) txakolindegia galdu zen.

Agirre Lehendakaria etorbideak bitan banatzen du auzoa.

Remove ads

Garraio Publikoa

Autobusa

Auzoa Bilboko erdigunearekin eta gainontzeko auzoekin batzen duten lau Bilbobus linea daude. Autobusek Lehendakari Agirre etorbidean zehar egiten dute garraioa.

Informazio gehiago Linea, Ibilbidea ...

Metroa eta trenbidea

Bilboko metroaren tarte komuna Sarrikoko geltokia, Benidorm kalea eta Lehendakari Agirre etorbidean dago. Metroaren eraikitze lanak hasi zirenean, bigarren sarbide bat jartzea pentsatu zen, Arrue Margolariak eta Lehendakari Agirre etorbidea batzen diren tokian, baina azkenik ez zen beharrezkotzat jo.

1995. urtean Bilboko metroa zabaltzearekin batera EuskoTrenen Plentziako linearen Erandiotik aurrerako tartea metroaren lehen linea bilakatu zen. Horrela Erandio eta Bilboko Deustu auzoaren arteko tartea bertan behera geratu zen; horrekin batera, Orixe kalean zegoen geltoki zaharra. Ondorengo urteetan trenbidea kendu egin zen, eta gaur egun, ez da trenbidearen arrastorik geratzen.

Remove ads

Kale garrantzitsuenak

Unibertsitatea

Auzoan Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultatea dago, gaur egun 6.000 ikasle inguru dituena. 1955ean zabaldu zen.

Larrako dorretxea

Larrako dorretxea Ibarrekolandan kokatuta dago.

Argazki galeria

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads