Ibis
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Ibisak Threskiornithinae azpifamilian sailkaturiko hegaztiak dira. 26 espezie daude. Beren familia-ahaide gertukoenak mokozabalen azpifamilian daude.[1][2]
Hegazti zangaluzeak dira, mokoa luze, estu eta kakoduna dutena, beheranzko kurba egiten duena. Tamaina eta kolore desberdinetako ibisak daude baina moko-forma berezi horretan antza dute denek eta erraz identifikatzen ahal dira horregatik. Antzinako Egipton hegazti sakratutzat zeuzkaten, eta haien artean, momietan eta mitologian agerpen nabarmena du ibisak. Tot jainkoa, adibidez, ibis buruarekin agertzen da Egiptoko mitologian.
Antartikan salbu, kontinente guztietan bizi izan dira (Australian espezie bat, eta Amerika osoan bi espezie bakarrik, dena den), baina Europan desagertu egin ziren, nahiz eta 20 eta 21. mendeetan berrezarpen saioak egiten ari diren Geronticus eremita espeziearekin. Oro har, lurreko ornodun txikiak eta animalia ornogabeak jaten dituzte.
Remove ads
Genero eta espezieak
Threskiornithinae azpifamiliak 26 espezie ditu, 12 generotan banaturik:[1]
- Threskiornis
- Threskiornis aethiopicus (Egiptoko ibis sakratua)
- Threskiornis solitarius † (Reunion-eko ibisa)
- Threskiornis melanocephalus
- Threskiornis molucca
- Threskiornis spinicollis
- Pseudibis
- Pseudibis papillosa
- Pseudibis davisoni
- Pseudibis gigantea
- Geronticus
- Geronticus eremita (Ibis ermitaua)
- Geronticus calvus
- Nipponia
- Bostrychia
- Theristicus
- Cercibis
- Mesembrinibis
- Phimosus
- Eudocimus (Ameriketako ibisak)
- Plegadis
- Lophotibis
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
