Idus

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Idus (latinez: īdus, femenino plurala soilik), antzinako erromatar egutegiko hitza, hamabi hilabeteetako zortzietatik 13. egunari deitzen zitzaiona (Ianuarius, Februarius, Aprilis, Iunius, Sextilis, September, November eta December; baita tarteraturiko Mercedonius hilean ere), eta baita gainerako lau hilabeteetatik 15ari ere (Martius, Maius, Quintilis et October). Idusen aitzineko egunari pridie idus (Prid. Id. laburtua) zioten. Ilargi beteko egunak ziren.[1]

Idusak Jupiterri konsakatuak zeuden, eta Jupiteren apaizak (flamen dialisak) arkume zuri bat sakrifikatzen zion.[2]

K.a. 44. urteko Martxoko Idusetan (hau da, martxoaren 15ean) Ponpeioren antzokirako bidean zihoala Julio Zesar hil zuten.[3]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads