Igitai

nekazaritza tresna From Wikipedia, the free encyclopedia

Igitai
Remove ads

Igitaia uzta biltzeko edo belarra edo beste bazka-landare batzuk ebakitzeko esku bakar batez erabiltzen den nekazaritza lanabesa da; altzairuzko xafla kakotu batez eta eskutoki labur batez osatua normalean. Ez dira nahastu behar igitaia eta bera baino handiagoa den eta bi eskuz erabiltzen den sega.

Thumb
Igitaia (behean) eta segaren (goian) arteko ezberdintasuna
Thumb
Igitai modernoa

Burdin Aroa hasi zenetik eskualdez eskualde igitaiaren ehunka aldaera ezberdin sortzen joan dira, hasieran burdinaz eginak eta gero altzairuz. Kultura askotako igitai guztiak xafla leun edo zerraduneko motetan sailka daitezke; biak ala biak belar berdea edo zereal helduak teknika apur bat ezberdinez ebakitzeko erabiliak. Historiaurreko igitaietan sortu zen xafla zerratua oraindik ere nagusi da ale bilketan eta uzta-makina modernoetan.

Remove ads

Historia

Neolito aurrea


Thumb
Igitai oso goiztiarra, K.a. 7000 ingurukoa, suharriz eta erretxinaz egina, Tahuniako kultura, Nahal Hemar kobazuloa, gaur egun Israel Museoan.

Igitaia Neolito Aroaren aurreko garaian garatu zen Mesopotamian. Epipaleolito Aroan (K.a. 18000-8000) datatutako igitai xafla kopuru handiak induskatu dira Israel inguruko aztarnategietan.[1]

Wadi Ziqlab-en (Jordania) egindako indusketetan[2] hasierako igitaien xafla forma ezberdinak aurkitu dituzte. Berreskuratutako igitaiak 10 eta 20 cm arteko luzerakoak eta horzdunak izan ziren. "Hagin-itxurako" diseinu korapilatsu honek aurkitu ziren beste lanabes gehienek baino diseinu eta fabrikazio sinesgarritasun handiagoa erakusten dute. Aurkitutako igitai-xaflak suharriz eginak ziren, zuzenak eta zerrak bezala erabiltzeko aproposagoak diseinu kurbatu modernoagoenak baino. Karmel menditik gertu igitai hauenen antzeko suharriak aurkitu dira, inguru horretan duela 10.000 urte inguru aleak biltzen zirela iradokitzen duena.[3]

Neolitoa

Thumb
Igitai neolitikoa

Igitaiak eragin handia izan zuen nekazaritzaren iraultzan, nekazaritzarako eta laborantzako bizimodurako trantsizioan lagunduz. Gaur egun onartzen da igitaiak erabiltzeak Ekialde Hurbileko belar basatiak etxekotzea zuzenean ekarri zuela.[1]

Laborantza primitiboko zereal basatien etxekotze-tasei buruzko ikerketek aurkitu zuten igitaia bilketan erabiltzea funtsezkoa zela Mesopotamiako hasierako jendearentzat. Inguruko hazkuntza-denbora nahiko laburrak eta neolitoaren amaieran laboreak izan zuen garrantzi kritikoak igitaiaren diseinuan eta ekoizpenean baliabide gehiago erabiltzera bultzatu zuten beste tresna batzuenetan baino eta, neurri batean, igitaien neurriak estandarizatu ziren, haiek arinago ordezkatu edo konpondu ahal izateko. [3]

Igitaia erabiltzea ez erabiltzea baino eraginkorragoa zen alea biltzeko eta harekin nabarmen bizkortu ziren nekazaritzaren hasierako garapenak.[4]

Brontze Aroa

Igitaia ohikoa izan zen Brontze Aroan, bai Ekialde Hurbilean eta baita Europan. Igitai asko aurkitu dira multzotan metatuta Europako Urnfield kultura testuinguruan (adibidez, Frankleben-eko multzoan), tresnak esanahi sinboliko edo erlijiosoa atxikita zuela iradokiz.

Terminologia arkeologikoan, Brontze Aroko igitaiak heldulekua eta xafla lotzeko metodoaren arabera sailkatzen dira. Adibidez, helduleku biribileko igitaia (alemanez Knopfsichel) horrela deitzen da, antza denez, xafla kirtenari ondo lotzeko xaflak bere mutur batean helduleku biribil irtena izateagatik.[5]

Burdin Aroa

Thumb
Antzinako Greziako burdinazko igitaia, Kerameikos Arkeologia Museoa, Atenas.

Igitaiak paper nabarmena izan zuen Druiden Haritzaren eta mihuraren errituan, Plinio Zaharraren Historia Naturalaren) pasarte bakar batetik ezagutua.

Remove ads

Garai modernoa

Gaur egun arte toki askotan igitaia oraindino erabiltzen bada ere, azken mendeetan lehenengoz segak, geroago sega-makinak eta, ondoren, uzta-makinak ordezkatu dituzte igitaiak.

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads