IndiGo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
InterGlobe Aviation Ltd. enpresa, IndiGo markarekin negozioak egiten dituena, kostu txikiko hegazkin konpainia indiarra da. IndiGok IGI aireportuan (Delhi) du operazio zentro nagusia,[1] baina enpresaren egoitza Gurgaon hirian du (Haryana, Indian).
- Artikulu hau Indiako airelineari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Indigo (argipena)».
Remove ads
Historia
Hegazkin-konpainia pribatu gisa sortu zuten 2006an Rahul Bhatiak (InterGlobe Enterprises-eko burua) eta Rakesh Gangwalek. Lehen hegazkina 2006ko uztailean eskuratu zuten eta hilabete geroago hasi zen bidaiak egiten. Aire-konpainia Indiako handiena bihurtu zen bidaiarien merkatu kuotan2012an. Enpresa 2015eko azaroan burtsan kotizatzen hasi zen.[2]
21. mendearen lehen laurdenean, Indiako hegazkin-konpainiarik handiena bilakatu da, garraiatutako bidaiarien eta flotaren tamainaren arabera, eta merkatu-kuota nazionala %53,5ekoa zuen 2021eko urrian.[3] Era berean, kostu txikiko hegazkinetan, Asiako enpresa handiena bilakatu da kategoria honetan, garraiatzen diren hegazkin- eta bidaiari-flotaren tamainari dagokionez. Era guztietako hegazkin konpainien arteabm Asiako seigarren handiena, 2018-19 urteetan 64 milioi bidaiari baino gehiago garraiatuz urtean. Konpainiak 1.500 hegaldi egiten zituen egunero 2019an, 96 helburu hiritara: 71 Indiakoak eta 25 nazioartekoak.[4][5]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads