Indol
konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Indola konposatu organiko aromatiko heteroziklikoa da, C8H7N formula duena. Konposatu biziklikoa da fusionatutako bentzeno- eta pirrol-eraztun banaz osatutakoa. Solido zuri-horixka da. Ur eta etanol berotan, bentzenotan, toluenotan eta dietil eterretan disolbagarria da. Narritagarria, korrosiboa eta toxikoa da[1][2].
Indola produktu naturala da eta harrikatzaren bikean, landare batzuetan (jasmina, laranja-lorea, …), eta animalien gorotzetan.
Indolak hagitz deribatu ordezkatu izateaz gain, bere egitura konposatu kimiko askotan ageri da. Erradikal gisa indolilo izendatzen da.
Remove ads
Sintesia
Indola eta bere deribatuak sintetizatzeko bide ugari topa daiteke literaturan. Indola industrialki sintetizatzeko bide nagusiak gas fasean dagoen anilina etilen glikolarekin erreakzionarazten da katalizatzaile baten presentzian[3].
(R = H)
Erabilera
Indola erabilera adierazgarria du sintesi kimikoan perfumeak, aromatizatzaileak eta beste produktu kimiko batzuk perestatzeko[4].
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
