Ines Rau

frantziar modelo transgeneroa From Wikipedia, the free encyclopedia

Ines Rau
Remove ads

Inès-Loan Rau, nazioartean Ines Rau izenez ezaguna, (Nancy, Frantzia, 1990eko martxoaren 18a) frantziar emakumezko modelo transgeneroa da. Playboy aldizkariak hileko playmate izendatutako lehenengo emakume transgeneroa da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Bizitza

Frantziako Nancy hirian jaio zen 1990eko martxoaren 18an.[1] Gurasoak ipar-afrikar jatorrikoak ditu: aita aljeriarra eta ama franko-marokoarra.

Ines Rau emakume transgeneroa da. Jaiotzean gizonezko generoa esleitu bazioten ere, bere burua emakumetzat dauka. 16 urte zituenean gizonetik emakumerako trantsizioa hasi zuen eta sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten.

2017an Playboy aldizkariaren historian zehar hileko playmate izendatutako lehen emakume transgeneroa bihurtu zen.[2]

2018an Femme izenburuko liburu autobiografikoa argitaratu zuen.[1]

Remove ads

Liburuak

Autobiografiak

  • Femme (2018, Flammarion argitaletxea, ISBN: 9782081420854)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads