Inguma

euskal mitologiako izakia From Wikipedia, the free encyclopedia

Inguma
Remove ads

Inguma euskal mitologiako izaki bat da, etxeetan sartu eta barruko biztanleak lo daudenean, izorratu egiten dituena amesgaiztoak sortuz. Mauma ere esaten zaio. Euskal mitologian, mota askotako ingumak aurki ditzakegu: eraikitzailea eta suntsitzailea, ona eta gaiztoa eta baketsua eta oldarkorra.

Datu azkarrak Ezaugarriak, Baliokideak ...

Inguma amets gaiztoen arduraduna da. Esaten da gauetan etxeetara sartzen direla jendea lo dagoenean. Ateetako sarrailetatik edo etxeko ate leihoen zuloetatik laino moduan sartzen da. Isilpean hurbiltzen dira eta lo daudenen lepoak estutzen dituzte hauen arnasketa zailtzen.

Remove ads

Herri ohiturak

Ezpeletan eta Saran honakoa abesten dute Inguma ager ez dadin[1]:

«

"Inguma, enauk hire izu
Jainkoa eta Andre Maria
hartzentiak lagun;
zeruan izar, lurrean belar, kostan hare
haiek denak zenbatu arte
etzadiela niganat ager."

»

Arrasaten, Amandre Santa Ines gurtzen egiten zen Ingumaren gaueko eragin gaiztoaren aurka[2][3].

Herri kulturan

Paul Urkijoren Gaua filman (2025), Ingumari eskainitako atal bat dago[4].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads