Inselberg

eremu lau batean isolaturik ageri den muino edo harkitz txiki bat, klima tropikaletan agertu ohi dena From Wikipedia, the free encyclopedia

Inselberg
Remove ads

Inselberg edo irla muinoa eremu lau batean isolaturik ageri den muinoa da, higatutako goi-lautada batetik geratzen dena.[1] Alemanezko Inselberg hitzan, Insel, uharte esan nahi du, eta berg mendia.[2]

Thumb
Uluru mendia Inselberg ezaguna da.
Thumb
Nivali, Nampula probintzia. Mozambike

«Inselberg» terminoa ez da zehatza; aitzitik, termino orokorra da, zerikusia duten elementu geografiko ugariei erreferentzia egiteko erabiltzen dena. Terminoa Bornhardt esploratzaile alemaniarrak erabili zuen lehen aldiz, Ekialdeko Afrikan ikusi zituen mendi-hegal aldapatsuetako hondar-muinoei erreferentzia egiteko; «Bornhardts» ere esaten zaie. Jatorrizko forman, «inselberg» hitzak «uharte-mendia» esan nahi zuen. Inselberg bat mendilerro bat edo lautaden gainetik irla bat bezala altxatzen den muino isolatu bat izan daiteke. Izena formaren arabera aldatzen den arren, guztiek domo forma eta hegal aldapatsuak dituzte, eta hortik dator «inselberg» terminoa.

Inselbergak sabana-eskualdeetan ohikoagoak badira ere, mundu osoan ere badaude, klima-baldintza desberdinetan eratuta, eskualde hezeetatik erdi-idorretaraino. Eskualde hezeetan, Brasilgo Azukre-ogi mendia da adibide bat. AEBko Georgia estatuaren hegoaldean ere badaude. Eskualde erdi-idor eta idorretan, hegoaldeko Afrika osoan daude, bereziki Zimbabwen, Hegoafrikan eta Namibian, baita Australian ere.[3]

Thumb
Spitzkoppe, Namibia
Thumb
Kata Tjuṯa, Australia
Remove ads

Erreferentziak

Ikus, halaber

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads