Interlaken

From Wikipedia, the free encyclopedia

Interlaken
Remove ads

Interlaken Suitzako herri eta udalerri bat da, Berna kantonamendukoa. Interlaken-Oberhasli barruti administratiboko hiriburua da. Mugak: iparraldean Ringgenberg, ekialdean Bönigen, hegoaldean Därligen eta Matten bei Interlaken, eta mendebaldean Unterseen

Datu azkarrak Interlaken, Administrazioa ...

Suitzako erdialdean dago, Alpeetatik hurbil. Aar ibaiak hiria zeharkatzen du.

Garai batean ehungintza izan zen herriko jarduera ekonomiko nagusia, baina, gaur egun, zerbitzuak dira jarduera nagusiak, turismoagatik. Bi tren-geltoki eta bi funikular ditu.

Interlaken herria Jungfrau mendia (4158 m) eta Jungfrau-Aletsch-Bietschhorn multzoa ikusteko abiapuntu nagusia da.

Remove ads

Historia

Herriaren izenak «aintzira artean» esan nahi du, Thun eta Brienz aintziren artean baitago. 1891 arte, herriak Aarmühle izena zuen. 1133 inguruan, agustindarren komentu bat eraiki zen herrian, eta 1528 arte iraun zuen.

Suitzako turismo-herririk zaharrenetariko bat da, eta, gaur egun ere, gehien bisitatzen den herrietakoa da oraindik. Goethe, Lord Byron eta Felix Mendelssohn, adibidez, Interlakenen egoten ziren tarteka.

Remove ads

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Interlaken (1981-2010)), Hila ...
Remove ads

Herri eta hiri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads