Ipar-ipuru

From Wikipedia, the free encyclopedia

Ipar-ipuru
Remove ads

Ipar-ipurua edo ipar-orrea (Juniperus communis) Ipar Hemisferio osoan hedaturik dagoen Pinales ordeneko landarea da. Hainbat terrenotan bizitzeko gai da; itsas mailatik hasita 2.000 metroko garaierara arte. Fruitu mamitsua ematen duen Cupressaceae bakarrak dira genero honetako landareak. Euskal Herrian erdialdeko zein goi-mendiko espezie bezala agertzen da. Ipar-ipurua 3 subespezietan banatuta azaltzen da:

  • Juniperus communis communis
  • Juniperus communis hemisphaerica
  • Juniperus communis alpina
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Remove ads

Morfologia

Zuhaixka hau 15 metrotara iritsi daiteke, nahiz eta sarritan zurtoin tentea izan ordez etzana azaltzen duen. Hori dela eta, bere eitea oso aldakorra izaten da. Enbor lodia, orokorrean, oinetik hasten dena adarkatzen. Gris koloreko azal fin eta oso zartatua erakutsi ohi du.

Hostoak

Thumb
Ipar-ipuru txiki bat.
Thumb

Hosto iraunkorrekoa da. Hostoak hirunaka bertizilotan antolatuak, zaharrak azikularrak eta bere zurruntasuna dela eta ziztatzaileak. 10-20 mm-takoak izan oi dira eta azpian oso bereizgarri zaien marra txuri bat dute.

Konoak

Kono arrak ugariak eta adaketan taldekaturik, kolore horikoak. Kono emeak, kolore purpurakoak.

Loreak

Landare dioikoak dira. Landare arretan kono ugari, hostoen galtzarbean bakarka agertzen direnak. Horixkak dira, ezkatak hainbat bertizilotan antolatuak; ezkata bakoitzak 3-7 polen-zaku dituelarik. Oin emeetan kono-ezkatak mamitsuak dira eta elkarri lotuak azaltzen dira. Loraketa apirila eta maiatza bitartean ematen da.

Fruituak

Borobildua izaten da 6-10mm-takoa, gaztetan berdea eta heldu ondoren kolore beltz-urdina hartzen duena. Udaberrian loratzen da eta fruituak bigarren edo, beharbada, hirugarren urtean heltzen dira.

Erabilerak

Hainbat eta hainbat erabilera izan ditu medizina tradizionalean, besteak beste; diuretiko, antiseptiko, antiparasitatzaile, digestioaren aktibatzaile bezala, eta hau guztiaz gaiz abortatzaile natural bezala erabiltze zen hilekoa jaistea bultzatzen baitu.

Garai bateko erabilera terapeutikoak alde batera utzita gaur egun ginebra edari alkoholikoa ekoizteko erabiltzen da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads