Iqra Choudhary
politikari indiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Iqra Choudhary, edo Iqra Hassan (1995) Indiako politikari musulmana da. 2024ko ekainaren 4tik Lok Sabhako parlamentaria da Kairanako landa-barrutian, Uttar Pradesh estatuan, Samajwadi Alderdian.[1][2]
Remove ads
Biografia
Hiru belaunaldiz tradizio politikoa zuen familia musulman gurjar baten baitan jaio zen. Bere aitona, aita eta ama izan dira parlamentuko kide. Bere aita, Chaudhary Munawwar Hasan (1964-2008), Rajya Sabha, goi ganberako kide izan zen. Istripuz hil ondoren, bere ama zen Begum Tabassum Hasan izan zen 2009an, Lok Sabha, Batzar Legegileko parlamentari hautatu zutena, Samajwadi Alderditik.[3] Bere anaia ere, Chaudhary Nahid Hasan, Uttar Pradesh estatuko parlamentuan diputatua da.[1][4][5]
Iqra Choudharyk Queen Mary Schoolen ikasi zuen, New Delhin, eta Lady Shri Ram Collegen lizentziatu zen. Ondoren, Nazioarteko Zuzenbide Politikoan maisutza egin zuen Londresko Unibertsitateko SOAS Unibertsitatean, 2020an.[6][7]
Ibilbide politikoa
Iqrak 2016an hasi zuen bere ibilbide politikoa, hauteskundeetan Zila Panchayaten aurka lehiatuz eta 5.000 botogatik galduz.[8] Gainera, paper garrantzitsua izan zuen Nahid Hasan anaiaren hauteskunde-kanpaina zuzentzen (hainbat aldiz espetxeratu zuten) Kairanako Batzarreko hautagai irabazle gisa.[9]
2024ko ekainean 29 urterekin parlamentuan eserleku bat lortu zuen, 2024ko hauteskunde orokorretan Kairanako landa-barrutian. Samajwadi Alderdiko hautagaia izan zen, Gobernuko Bharatiya Janata Alderdia haratiyako kide zen Pradeep Kumarri 69.116 botorekin garaituz.[10][11]
Remove ads
Jarrerak
Iqra Choudharyk bere ekintza politikoan lehentasuna eman die nekazaritzan dauden arazoei, landa konektibitate eta elektrizitate azpiegiturei eta emakume eta nesken hezkuntzaren defentsari. Emakumeen arteko berdintasunarekin konprometitua, kezkatuta agertu da 2024ko azken hauteskundeetan Legebiltzarrean emakumeen kopuruak behera egin duelako. 73 legebiltzarkide aukeratu dituzte, 2019an baino bost gutxiago,[1] nahiz eta parlamentuak emakumeentzako aulkien erreserben lege bat onartu zuen, oraindik ezarri ez dena.[2]
Remove ads
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

