Islero
Manoklete hil zuen Miura ganadutegiko zezena From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Islero Manolete toreatzaile ospetsua hil zuen zezena izan zen. Eduardo Miuraren ganadutegiko 495 kiloko zezen beltza izan zen, azpialdean zuriuneak zituena.[1]
Manoleteren eta Isleroren heriotzak
21 zenbakiarekin irten zen plazara, 1947ko abuztuaren 28ko zezenketaren bosgarren zezen gisa, Santa Margarita zezenplazan, Linares herrian (Jaen, Espainia). Manoleteren arratsaldeko bigarren zezena izan zen.
Jarduna amaitzeko, poliki sartu zen ezpatarekin Manolete Islero hiltzera, eta zezenak eskuineko izterrean adarkatu zuen, triangelu femorala zulatuz eta arteria femorala eta eskuineko izterreko beste odol-hodi batzuk ere ukituz. Manolete zauritua berriz adarkatzen ere saiatu zen zezena.
Manolete plazako erizaintzan operatu zuten eta konortea berriz hartu zuen. XXI. mendean, indarra hartu duen teoria baten arabera, Manolete ez zen Isleroren zauriengatik hil, baizik eta odol-transfusio okerra egin ziotelako, kutsatutako odolaz.[2]
Remove ads
Isleroren ama, Islera
Zezenaren ama, Islera behia, 12 urteko abelburua, 1949an hil zuten, toreatzaile bat hil zuen zezen batez erditu zen behia hiltzeko ordu arteko tradizioari jarraiki, baina ohitura hori hortxe amaitu zen, ez da berriz halakorik egin.[3]
Islera behiaren burua La Maestranza zezenplazan gordetzen da, Sevillan, disekatuta; [4] Islerorena, berriz, hezurdura gisa, Madrilgo Parrondo tabernan dago ikusgai;[5] eta zezenaren larrua Kordobako Zezen Museoan gordeta dago.[6]

Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
