Iveragh penintsula

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Iveragh penintsula (irlanderaz: Uíbh Ráthach) Irlandako Errepublikako Kerryko konderrian kokatzen den penintsula bat da. Irlandaren hego-mendebaldeko penintsularik handiena da. Bere erdialdean Macgillicuddy's Reeks mendiak daudelarik eta hauen artean Carrauntoohil mendia, Irlanda osoko mendirik garaiena.

Datu azkarrak Mota, Geografia ...
Remove ads

Udalerriak

Penintsula honetako udalerririk nagusienak honako hauek dira: Killorglin, Cahersiveen, Portmagee, Waterville, Caherdaniel, Sneem eta Kenmare.

Turismoa

Ring of Kerry turismo ibilbide ospetsuak penintsula honetako kostalde osoari bira ematen dio eta Killarney hirian hasi eta amaitzen da, ènintsula honetako ekialdean hain justu ere.

Valentia Uhartea penintsula honen ipar-mendebaldean kokatzen da. Penintsula honi Portmagee udalerrian dagoen zubiaren bidez lotzen da, halere Renard lurmuturra eta uharteko Knightstown udalerriaren arteko ibilbidea egiten duen ferriaz ere joan daiteke.

Skellig uharteak penintsula honetako kostaldetik 12 kilometrotara daude, beren aintzineko eraikin monastikoak eta hegaztigune garrantzitsua izateagatik ezagun direlarik. 1996an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen

Kerry Geopark delakoa Iveragh penintsulako komunitate ekimena da, honen asmoa gune geologiko garrantzitsu honekiko geoturismoa bultzatuaraztea da. Beste zenbait leku interesgarriak Kenmare Badia da (urpeko itsasadarra), aintzineko glaziaziarren edo sumendi jardueren arrastoa eta orain dela 400 milioiko tetrapodoen aztarnak.

Remove ads

Iruditegia

Ikus gainera


Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads