Jael

Bibliako andre heroia, Sisera hil zuena. From Wikipedia, the free encyclopedia

Jael
Remove ads

Jael (hebreeraz: יָעֵל Jāʿēl) israeldar andre heroia da, Sisera Kanaango armadako buruzagia hil zuena.

Datu azkarrak Argitalpena, Ageri den obrak ...

Bibliako kontakizuna

Bibliako Epaileen Liburua-ren arabera, israeldarrak gerran zeuden Kanaango Hazor hiriko Jabin erregearekin. Sisera kanaandar buruzagiak burdinazko 900 guda-gurdi zituen, eta hogei urtez gogor zanpatu zituen israeldarrak.[1]

Israel gobernatzen zuen Debora profetesak Barak deitu eta Israelen Jainkoaren agindu hau eman zion: "zoaz eta bil itzazu zeurekin Tabor mendian Neftali eta Zabulonen leinuetako hamar mila gizon. Nik Kixon errekara ekarriko dizut Sisera, Jabinen gudarostearen buruzagia, bere guda-gurdi eta gudari-taldearekin, eta eskura emango".[1]

Barac-ek agindutakoa egin, eta Jezreelgo haraneko guduan azpiratu zuen Kanaango gudarostea. Sisera Heber kendarraren oihal-etxolaraino joan zen ihesi, abegi ona eginen zioten itxaropenez, bakean baitziren Jabin eta Heber kendarra. Heberren emazte Jael bidera atera zitzaion Siserari eta esan zion: "Zatoz, ene jauna, zatozkit; ez izan beldurrik!". Emakumeak esnea eman zion edateko, eta Sisera, leher eginik, lokartu zen.[1]

Orduan, Jaelek oihal-etxolari eusteko ziri bat eta mailua eskuan hartu, Siserarengana isilean hurbildu eta buruan sartu zion alderik alde, lurrari josiz. Horrela hil zuen Kanaango armadako buruzagia.[1]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads