James Chiona

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

James Chiona (Bandawe, 1924Chiradzulu, 2008ko abuztuaren 18a) malawiar elizgizon katolikoa izan zen.

Datu azkarrak artzapezpiku katolikoa, apezpiku titular ...
Remove ads

Bizitza

1924an jaio zen Bandawen eta 1954ko irailaren 12an apaiztu zen[1].

1965ean Vatikanoko II. kontzilioko laugarren saioan parte hartu zuen[1].

1965eko urtarrilaren 11n Paulo VI.a aita santuak Blantyreko apezpiku laguntzaile eta Bacanariako apezpiku titular izendatu zuen. Urte bereko martxoaren 28an apezpiku ordenatu zuten[1]. Malawiko bigarren apezpiku afrikar bihurtu zen[2].

1967ko azaroaren 29an Blantyreko artzapezpiku izendatu zuten[1].

1969tik 1980ra eta 1984tik 1994ra Malawiko apezpiku-konferentziako presidentea izan zen[3].

1972an Malawiko Emakume Katolikoen Erakundea sortzen lagundu zuen[4].

1990eko hamarkadaren hasieran Hastings Bandaren eta Malawiko Kongresuko Alderdiaren aurka egin zuen[5][6].

2001eko urtarrilaren 23an erretiroa hartu zuen[1] eta otsailaren 15ean Joan Paulo II.a aita santuak haren erretiroa onartu zuen Tarcisius Gervazio Ziyaye Blantyreko artzapezpiku izendatuz[7].

2008ko abuztuaren 18an hil zen Chiradzuluko Nguludi Mission ospitalean[5]. Blantyreko katedraleko hilerrian lurperatu zuten[8].

Malawiko eskola batek James Chionaren omenezko izena darama[9].

Remove ads

Ondorengotza apostolikoa

  • Scipione Rebiba kardinala
  • Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
  • Girolamo Bernerio kardinala (1586)
  • Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
  • Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
  • Luigi Caetani kardinala (1622)
  • Ulderico Carpegna kardinala (1630)
  • Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
  • Benedikto XIII.a aita santua (1675)
  • Benedikto XIV.a aita santua (1724)
  • Klemente XIII.a aita santua (1743)
  • Bernardino Giraud kardinala (1767)
  • Alessandro Mattei kardinala (1777)
  • Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
  • Giacomo Filippo Fransoni kardinala (1822)
  • Carlo Sacconi kardinala (1851)
  • Edward Henry Howard kardinala (1872)
  • Mariano Rampolla del Tindaro kardinala (1882)
  • Rafael Merry del Val y Zulueta kardinala (1900)
  • Andreas Franz Frühwirth kardinala (1907)
  • Lorenzo Schioppa artzapezpikua (1920)
  • Johannes Henricus Gerardus Jansen artzapezpikua (1930)
  • Guillaume Lemmens apezpikua (1932)
  • John Baptist Hubert Theunissen artzapezpikua (1950)
  • James Chiona artzapezpikua[1]
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads