Janet Devlin

From Wikipedia, the free encyclopedia

Janet Devlin
Remove ads

Janet Maureen Aoife Devlin (Gortin, Tyrone konderria, 1994ko azaroaren 12a- ) pop abeslari irlandarra da[1].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Biografia

Aquinas eta Pat Devlinen lau seme-alabatatik gazteena da. Eskolan eta Omagh inguruko tabernetan hasi zen abesten eta ondoren Youtuben bideoak jarri zituen zituen. Bideo hauetako batzuk mundu mailan ikusiak izan ziren[2].

X Factorrekin arrakasta

Arrakasta 2011 urtean iritsi zitzaion, 17 urte zituela[3], The X Factor musika saioan lehiatzekoa aukeratua izan zenean[4]. Bosgarren egin zuen arren bere cover-ek sona handia izan zuten, adibidez, Time after time, Hallelujah, Friday I'm in Love, Numb... 2012an X Factor Live Tour zuzeneko biran hartu zuen parte eta Erresuma Batuan eta Irlandan zehar kontzertu ugari eman zituzten[5].

Diskoak

X Factorren bira amaitu eta ordu gutxitara bere diskoa prestatzeari ekin zion. Berak idatzi eta konposatu zituen diskoko abesti guztiak eta diskoa grabazterako 25 abesti eginak zituela esan zuen elkarrizketa batean. 2013an atera zen Hide & Seek diskoa[6]. Urte bereko abuztuan Nothing Lost EPa atera zuen.

2014an bigarren diskoa atera zuen, Running with Scissors izenekoa. House of Cards, Creatures of the Night eta Whisky Lullabies (Suantraí Meisciúil irlanderaz) abestiek eta bideoklipek arrakasta handia izan zuten. Hurrengo urteetan EPak atera zituen.

Hirugarren disko luzea Confessional izenekoa izan zen eta 2019ko irailaren 27an argitaratu zuen[7]. Aurreneko bi singleak "Confessional" eta "Saint of the Sinners" izan ziren. 2021. urtean It's Not That Deep EPa atera zuen, 3 abestiz osaturik dagoena[8].

Remove ads

Diskografia

  • Hide & Seek (2013, Pledge Music)
  • Nothing Lost (2013, Pledge Music) - EP
  • Running with Scissors (2014, Insomnia Music)
  • Duvet Daze (2014, Insomnia Music) - EP
  • December Daze (2015, Insomnia Music) - EP
  • Little Lights (2016, Insomnia Music) - EP
  • Confessional (2019, Insomnia Music)
  • It's Not That Deep (2021, Insomnia Music) - EP

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads