Jean Giono
idazle frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Jean Giono (Manosque, 1895eko martxoaren 30a - ibidem, 1970eko urriaren 8a edo 9a) frantses idazlea izan zen. Gerrako esperientziak Le grand troupeau (1931) eleberri naturalista idaztera eraman zuen era tragiko batean, eta gerraren kontrako jarrera hartzera geroagoko Refus d´obéissance (1937) izenekoan. Bere lanetan paisaia eta lurrarekiko lilura berezia agertzen ditu, gizarte modernoaren azaleko balioen kontra. Errealista eta bortitza izaki, bere estilo bat bilatu zuen, barrokoaren hurbilekoa. Bigarren Mundu Gerraren ondoren kartzelan egon zen Vichyko gobernuari laguntzeagatik. Beste lan batzuk: Triomphe de la vie (1941), Un roi sans divertissement (1947), Noé (1947), Le hussard sur le toit (1951).
Remove ads
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Giono ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads