Jet korronte

From Wikipedia, the free encyclopedia

Jet korronte
Remove ads

Jet korrontea[1] (batzuetan ingelesezko jet stream) haize indartsu, sigisagatsu eta tubularra da, mendebalde-ekialde norabidean mugitzen dena 9 eta 11 km bitarteko garaieran, lurburuko tropopausaren eta tropikoko tropopausaren arteko garaieren bitartean.[2]. Lurrean izateaz gain, antzeko fenomenoa ageri da Venus, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptunon.

Thumb
Jet korrontea Kanada gainean.

Lurreko jet korronteak

Lurrean lau jet korronte nagusi daude, hemisferio bakoitzeko bina, bat polarra eta bestea subtropikala esaten dena.

Thumb
Lurreko jet korronteak.

Ipar hemisferioan, 30 ° ipar eta 60 ° ipar arteko latitudea du jet korronte polarrak, eta korronte subtropikala, berriz, 30 ° ipar inguruan dabil. Hego hemisferioan ere antzeko kokapenak dituzte. Korronteek eguzkiari jarraitzen diotela esan daiteke da; izan ere, ipar hemisferioan iparralderantz mugitzen da udaberriaren amaiera eta urtaro beroaren hasiera aldera, eta udazkenean eta neguan hegoalderantz mugitzen da. Korrontearen zabalerak ehunka kilometro izan ditzake eta bost kilometro baino gutxiagoko lodiera bertikala.

Korronteak jarraikortasuna erakusten du distantzia handietan zehar, baina ohikoa da etenak izatea. Korrontearen ibilbideak forma forma sigisagatsua izan ohi du. Ipar korronteetak, uhin desbideratu horiek, meandroak deituak (hala nola ibaietakoak) ekialderantz mugitzen dira korronte nagusiko haizea baino abiadura txikiagoan. Meandro edo uhin bakoitza Rossbyren uhin (edo uhin planetario) izenarekin ezagutzen da. Rossbyren uhinak latitudearen araberako Coriolis efektuaren aldaketek eragiten dituzte, eta mendebalderantz hedatzen dira. Meandroen mugimenduek eragin dezakete korronte polarrak eta subtropikalak bat egitea.

Thumb
Rossbyren uhinak, meandroak. Aire hotza zuriz, eta aire beroa laranjaz. Tarteko inguru arrosa da stream jet korrontea. Meandroak handituz joan daitezke, b) eta c) irudietan, eta oso aire hotzeko parte bat kasu honetan hegoalderantz zuzentzea eragin.

Haizearen abiadura gradiente termikoaren arabera aldatzen da, 90 kilometro orduko abiadura gaindituz ohikoan. Hortik gora, orduko 398 kilometrotik gorako haizeak detektatu izan dira.

Remove ads

Sorrera

Tropopausaren haustura puntuetan sortzen dira jet korronteak. Tropopausaren goratasuna aldatu egin daiteke tenperaturaren eta itsas mailan dagoen presioaren arabera; hori dela-eta, zortzi kilometro ingurukoa da poloetan, eta ekuatorean 16 kilometrokoa, ekuatoreko turbulentzia konbektiboa eta berotze bertikala handiagoak baitira. Ez da geruza jarraitua, haustura asko baititu, troposferaren eta goiko geruzen artean truke garrantzitsuak egoteko aukera ematen dutenak, eta hortxe abiatzen dira jet korronteak.

Lurburuen eta ekuatorearen arteko tenperatura-kontraste indartsuak sortzen ditu jet stream haize-lasterrak eta zirkulazio atmosferikoko zelulak. [3] Ondorioz, faktore inportanteak dira munduko sistema klimatikoan, eta beroketa globalaren garaian, aldaketa klimatikoan funtsezko papera izan dezakete. Gaur egun, meteorologoek onartzen dute korronteen ibilbideak zuzentzen dituzteela atmosferaren behe-mailetako ekaitz-sistema ziklonikoak, eta ibilbide horren ezagutza eguraldiaren iragarpenaren zati garrantzitsu bat bihurtu da.

Remove ads

Eguzki sistemakoak

Konprobatu da eguzki-sistemako beste atmosfera batzuetan ere jet streamak daudela. Saturnoren Titan sateliteak jet stream bakar bat du ipar-hemisferioko 50° paralelotik gertu[4] eta Artizarrak jet stream bakarra ere bai baina ekuatoretik gertu[5]. Jupiterreko atmosfera nahasian ere badira.[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads