Jim Sinclair
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Jim Sinclair (Lamesa, Texas, Ameriketako Estatu Batuak, 1940) pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzaile estatubatuarra da. Kathy Lissner Grant eta Donna Williamsekin batera, Autism Network International erakundea sortu zuten 1992an[1] eta bertako lehen koordinatzaile bihurtu zen[2].
Remove ads
Bizitza
Jim Sinclairren esanetan, ez zuen hitz egin 12 urte arte[3]. Pertsona intersexuala da eta neska bezala hazi zen. Pertsona ez-bitar eta asexual gisa identifikatzen du[4].
1998an, errehabilitazio aholkularitzako graduondoko ikaslea izan zen Syracuseko Unibertsitatean (New York estatua)[2].
Sinclair da «autisten eskubideen posizioa» adierazi zuen lehen pertsona[5]. Gainera, «autismoa duen pertsona» moduko esamoldeak baztertu dituen lehen pertsona autista dokumentatua da[6].
1993an, autistak «sendatzeko» saiakeren aurkako artikulua idatzi zuen, Don't Mourn for Us izenekoa[7].
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads