Joseph Aind
apezpiku katoliko indiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Joseph Aind (Nahorani, Assam, 1945eko azaroaren 5a) indiar elizgizon salestarra da, 1994tik 2021era Dibrugarheko apezpikua izan zena.[1]
Remove ads
Bizitza
Joseph Aind Nahoranin (Assam, India) jaio zen 1945eko azaroaren 5ean. 1976ko azaroaren 27an apaiztu zen San Frantzisko Saleskoaren Elkarteko kide gisa. 1994ko azaroaren 11n, Joan Paulo II.a aita santuak Dibrugarheko apezpiku izendatu zuen, eta 1995eko martxoaren 19an Thomas Menamparampilek apezpiku ordenatu zuen, Dibrugarheko katedralaren aurrean. Kontsakratzailekideak Joseph Mittathany eta Robert Kerketta izan ziren.[1] Aindek Serve and Hope leloa hautatu zuen.[2] Dibrugarheko bosgarren ordinario eta lehen apezpiku indigena bihurtu zen.[3] Ipar-ekialdeko eskualdeetako apezpiku-kontseiluko Gizarte Komunikazio Batzordeko presidentea izan zen.[3] 2021eko otsailaren 15ean, Aindek Dibrugarheko apezpiku kargua utzi zuen, 75 urte bete ondoren, eta Albert Hemromek ordezkatu zuen.[4]
Remove ads
Ondorengotza apostolikoa
- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Gasparo Carpegna kardinala (1670)
- Fabrizio Paolucci kardinala (1685)
- Francesco Barberini kardinala (1721)
- Annibale Albani kardinala (1730)
- Federico Marcello Lante kardinala (1732)
- Charles Walmesley apezpikua (1756)
- William Gibson apezpikua (1790)
- John Douglass apezpikua (1790)
- William Poynter apezpikua (1803)
- Thomas Penswick apezpikua (1824)
- John Briggs apezpikua (1833)
- William Bernard Ullathorne apezpikua (1846)
- Henry Edward Manning artzapezpikua (1865)
- Herbert Vaughan kardinala (1872)
- Francis Alphonsus Bourne kardinala (1896)
- Richard Joseph Downey artzapezpikua (1928)
- Thomas Roberts artzapezpikua (1937)
- Valerian Gracias kardinala (1946)
- Hubert D'Rosario artzapezpikua (1964)
- Thomas Menamparampil apezpikua (1981)
- Joseph Aind apezpikua[1]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads