Joseph Cotten

aktore estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Joseph Cotten
Remove ads

Joseph Cheshire Cotten (1905eko maiatzaren 15a, Petersburg, Virginia 1994ko otsailaren 6a, Los Angeles, Kalifornia) estatubatuar aktore bat izan zen. Orson Welles aktore eta zinema-zuzendariarekin estuki lotua dago: Welles-ek zuzendu edo antzeztutako honako filma hauetan agertu zen: Citizen Kane (1941), The Magnificent Ambersons (1942), Journey into Fear (1943), Shadow of a Doubt (1943), Love Letters (1945), Portrait of Jennie (1948) edota The Third Man (1949).

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Biografia

Arte dramatikoko ikasketak egin zituen Washingtongo Hickman School of Expression-en. Berehala, futbolari egin zen; ondoren, publizitate-saltzaile izan zen The Miami Herald aldizkarian, eta aldizkari horretan bertan zenbait antzerki-kritika idatzi zituen (1929). Garai horretan, antzerki-talde amateur batean hasi zen lanean. 1930ean bikoizketa-lanetarako eta erregidore-laguntzaile aritzeko hartu zuten New Yorkeko Belasco Antzokian. Copley Square Theaterren aritu zen antzezle, eta, azkenik, 1932an egin zuen debuta Broadwayn Absent Father laneko paper txiki batekin. Zenbait lan egin ondoren, 1936an, Orson Wellesen Federal Theatren hasi zen. 1938an Orson Welles ezagutu zuen, eta hurrengo urtean izugarrizko arrakasta lortu zuen The Philadelphia Story lanarekin.

Zineman, Orson Wellesen Citizen Kane filmean egin zuen debuta, eta horren ondoren, The Magnificent Ambersons eta Journey into Fear filmak egin zituen. 1942an kontratu bat izenpetu zuen David O. Selznickekin, zazpi urterako. Hiru film egin zituen, hala ere, kontratu horren aurretik, horien artean Alfred Hitchcocken Shadow of a Doubt (1943). Selznickekin paper erromantikoak egin zituen, hala nola King Vidorren Duel in the Sun (1946) eta William Dieterleren Portrait of Jennie (1948). Kontratua amaitu zitzaionean, bi lan egin zituen Britainia Handian, besteak beste, Alfred Hitchcocken Under Capricorn (1949). Ondoren, 20th Century Fox etxearekin egin zuen kontratua, baina erdi-mailako lanak egin zituen, Niagara (1953) izan ezik.

1955. urtetik aurrera, telebistan aritu zen, batez ere, zinemako karrera apur bat baztertuta. Garai horretatik aurrera, telebistako filmetako paperak edo europar produkzio txikietakoak eta film ospetsuetako zenbait paper egin zituen: Petulia (1968), Lo Scopone scientifico (1972), Soylent Green (1973), Twilight´s Last Gleaming (1977) eta Heaven´s Gate (1981).

Remove ads

Filmografia

  • Too Much Johnson (1938) (antzezpen laburra)
  • Citizen Kane (1941)
  • Lydia (1941)
  • The Magnificent Ambersons (1942)
  • Shadow of a Doubt (1943)
  • Journey into Fear (1943)
  • Hers to Hold (1943)
  • Gaslight (1944)
  • Since You Went Away (1944)
  • I'll Be Seeing You (1945)
  • Love Letters (1945)
  • Duel in the Sun (1946)
  • The Farmer's Daughter (1947)
  • Portrait of Jennie (1948)
  • The Third Man (1949)
  • Under Capricorn (1949)
  • Beyond the Forest (1949)
  • Two Flags West (1950)
  • Walk Softly, Stranger (1950)
  • September Affair (1950)
  • Half Angel (1951)
  • Peking Express (1951)
  • The Man with a Cloak (1951)
  • The Tragedy of Othello: The Moor of Venice (1952)
  • The Wild Heart (1952) (narratzailea)
  • Untamed Frontier (1952)
  • The Steel Trap (1952)
  • Egypt by Three (1953) (narratzailea)
  • Niagara (1953)
  • A Blueprint for Murder (1953)
  • Vom Himmel gefallen or Special Delivery (1955)
  • The Bottom of the Bottle (1956)
  • The Killer Is Loose (1956)
  • The Halliday Brand (1957)
  • Touch of Evil (1958)
  • From the Earth to the Moon (1958)
  • The Angel Wore Red (1960)
  • The Last Sunset (1961)
  • Hush... Hush, Sweet Charlotte (1964)
  • The Great Sioux Massacre (1965)
  • The Money Trap (1965)
  • The Tramplers (1966)
  • The Oscar (1966)
  • The Cruel Ones (1967)
  • Brighty of the Grand Canyon (1967)
  • Jack of Diamonds (1967)
  • Days of Fire (1968)
  • Gangster '70 (1968)
  • Petulia (1968)
  • White Comanche (1968)
  • Keene (1969)
  • Latitude Zero (1969)
  • The Lonely Profession (1969)
  • The Grasshopper (1970)
  • Tora! Tora! Tora! (1970)
  • The Abominable Dr. Phibes (1971)
  • Lady Frankenstein (1971)
  • Baron Blood (1972)
  • Doomsday Voyage (1972)
  • The Scientific Cardplayer (1972)
  • A Delicate Balance (1973)
  • F for Fake (1973)
  • Soylent Green (1973)
  • Syndicate Sadists (1975)
  • Timber Tramps (1975)
  • A Whisper in the Dark (1976)
  • Twilight's Last Gleaming (1977)
  • Airport '77 (1977)
  • Last In, First Out (1978)
  • Caravans (1978)
  • Concorde Affair (1978)
  • Island of the Fishmen (1979)
  • Concorde Affair '79 (1979)
  • Guyana: Crime of the Century (1979)
  • The Hearse (1980)
  • Delusion (1980)
  • Heaven's Gate (1980)
  • The Survivor (1981)
Remove ads

Kanpo-loturak

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads