Joyce Jonathan
abeslari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Joyce Jonathan (Levallois-Perret, 1989ko azaroaren 3a), frantziar kantautore, abeslari eta musikari bat da.
Sur mes gardes izena zuen aurreneko diskoa platinozkoa bihurtu zen urtebetean eta 2011n debutari frankofono onenaren saria eskuratu zuen NRJ Music Awards sarietan[1].
Remove ads
Biografia
Joyce Jonathan Paris ondoko Levallois-Perret hirian jaio zen[2] eta Parisko Eskola Alsaziarrean egin zituen ikasketak eta Unibertsitatean psikologia ikasi zuen.
7 urte baino ez zituela pianoa jotzen hasi zen eta aurreneko abestiak konposatu zituen. 16 urte zituela MySpace sare sozialean hark konposaturiko hiru abesti ezarri zituen[3] eta My Major Company disketxe berriko Michael Goldmanekin jarri zen harremanetan.
Aurreneko diskoa atera ahal izateko diru bilketa kanpaina abiatu zuen eta 2008ko maiatzaren 3rako 70.000 euro batu zituen 486 ekoizlerengandik[2]. 2010ko urtarrilean atera zen diskoa, Sur mes gardes eta bost hilabetetan urrezko diskoa izatera iritsi zen[4]. Abuztuan deskarga gehien zituen albuna bihurtu zen eta urtebeterako platinozko diskoa zen. "Je ne sais pas" eta "Pas besoin de toi" uizan ziren singleak eta 2011ko NRJ Music Awards sarietan debutari frankofono onenaren saria eskuratu zuen.
2013an Caractère diskoa argitaratu zuen eta bertan dagoen "Ça ira" singlea izan da bere ibilbideko abesti arrakastatsuena[5]. NRJ Music Awards sarietan bi izendapen jaso zituen, emakumezko abeslari onena eta abestirik onena.
2016an hirugarren diskoa plazaratu zuen, Une place pour moi, eta 2018an laugarrena, On izenekoa[6].
Remove ads
Diskografia
- Sur mes gardes (2010)
- Caractère (2013)
- Une place pour moi (2016)
- On (2018)
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
