Judeline

cadiztar abeslaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Judeline
Remove ads

Lara Fernández Castrelo, ezagunagoa Judeline izenez,[1] (Jerez de la Frontera, Cádiz, 2003ko urtarrilaren 18a) cadiztar abeslaria da, pop-indie musika independiente generokoa.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Bizitza

Jerez de la Fronteran jaio zen, baina Barbaten hazi zen eta haurtzaro osoa bertan eman zuen, Los Caños de Mecan hain zuzen ere. Ama jereztarra du, eta aita venezuelarra. Azken hori musikari ez-profesionala da, eta miresmen eta inspirazio figura izan da artistarentzat. Txikitatik artearekiko interesa izan zuen, eta ahotsa garatzen zuen heinean, musikarekiko grina proiektatzen hasi zen. 17 urterekin Madrilera joan zen Batxilergo Artistikoan ikasketak osatzera, baina alde batera utzi zituen bere ibilbide musikalean murgiltzeko.*

Abeslari ibilbidea

Judeline izen artistikoa Beatlesen "Hey Jude" abestitik dator, bere aitaren abesti gustukoena baitzen.[2]

Bere estiloak estilo askoren erreferentziak ditu, besteak beste, flamenkoa, trapa, Rhythm and blues (R&B), reggaetona eta arabiar soinuak ere bai. Bere lanean etengabe ikus ditzakegu bere sustrai cadiztar eta andaluziarrei buruzko erreferentziak, haren arabera, halako artistentzako bozgorailu izan nahi du eta.

Bere ospea handitu egin zen Alizzz abeslari eta ekoizle katalanarekin Desklasifikatuak (2020) proiektuan izandako lankidetzari esker.*

2023an, Larak Interscope Records diskoetxearekin sinatu zuen, Universal Music Group jatorrikoa. Besteak beste, Lana Del Rey, Billie Eilish eta Kendrick Lamar artistak edo Bad Gyal eta Ptazeta herrikideak daude bertan.[3] Urte horretan, Judelinek nazio mailan ezagutzera eman zuten hainbat single kaleratu zituen: «TANGER», «ZAHARA», «CANIJO» eta «2+1», Puerto Ricoko Tainy produktorearen «DATA» albumean parte hartzeaz gain, «Si preguntas por mí» abestian, Kris Floydekin batera.[4]

Gainera, 2023an zehar, Espainia mailako musika jaialdi handietan parte hartzeko deitu zioten, hala nola, Primavera Sound, Bilbao BBK Live, Cabo de Plata, SanSan Festival edo Sonar, kontzertu propioak egiteaz gain.[5][6][7]

2023ko abuztuan, Up Next Españaren hileko apustu bihurtu zen, artista berrien balioa aitortzen duen Apple Music programa.

2024an, J Balvinen «Que bueno volver a verte Tour» birako Europako kontzertuetako artista gonbidatua izan zen.[2] Urte berean «mangata» eta «INRI» singleak kaleratu zituen, eta Dellafuente abeslari espainiarraren «Torii Yama» albumean parte hartu zuen, «Romero Santo» abestian. Abesti horrekin, Judelinek debuta egin zuen PROMUSICAEko salmenta zerrenda ofizialetan, 35. postuan, hain zuzen ere.[8][9]

Remove ads

Bizitza pertsonala

Amaren aldeko familia Jerez de la Fronterakoa du, eta aita, Venezuelakoa da. Lau haurride ditu.

Diskografia

Albumak

Informazio gehiago Izenburua, Zehaztasunak ...

EP

Informazio gehiago Izenburua, Zehaztasunak ...

Sinpleak

Artista nagusia

Informazio gehiago Urtea, Abestia ...

Artista gonbidatua

Informazio gehiago Urtea, Abestia ...

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads