Julie Bowen
aktore estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Julie Bowen Luetkemeyer (Baltimore, Maryland, 1970eko martxoaren 3a) aktore estatubatuarra da. Modern Family telesailean Claire Dunphy-ren rola betetzeagatik da ezaguna baina beste telesail askotan ere hartu du parte, Lost, Ed eta Boston Legan telesailetan adibidez.
Remove ads
Biografia
Julie Boweb Baltimorren jaio zen[1] eta New Yorkeko Brown Unibertsitatean Italiar Pizkundeko ikasketak egin zituen[2] eta Florentzian ikasle gisa urtebete egin zuen[1]. Unibertsitatean ari zela Five Spot Jewel film independenteko protagonista papera bete zuen. Actor's Institute ikastetxean ikasketak burutu zituen.
Hainbat telesailetan aktore gonbidatu izan ondoren 1994an protagonista izan zen Runaway Daughters telefilmean, eta 1995ean Extreme telesilean 7 ataletan azaldu zen. Aurreneko lan garrantzitusa ER telesailean izan zuen, Carol Vessey ingeles irakaslearen papera betez[3]. 2005 eta 2007 artean Lost telesailean Sarah Shephard izan zen[4] Boston Legan telesailean parte hartzen ari zen bitartean[5]. Weeds teleaailean ere aritu zen[6].
2009an Modern Family telesailean Claire Dunphy izateko aukeratua izan zen eta ordutik horretan zentratu du aktore ibilbidea[7]. Sei urtetan jarraian Primetime Emmy Sarietarako izendapenak jaso zituen eta 2011n eta 2012an irabazlea izan zen[8]. Bi atal zuzentzera ere iritsi da, "Red Alert"[9] eta "Tree's A Crowd"[10]. 2013tik aurrera hainbat marrazki bizidunetako telesail eta filmetan ahotsa jarri du.
Remove ads
Bizitza pertsonala
Bradikardia arazoak ditu eta hogei urte inguru zituenetik taupada-markagailua darama[11]. 2004ko irailaren 9an Scott Phillips inbertsorearekin ezkondu zen eta hiru haur dituzte. Azken biak bizkiak dira eta haurdun zegoela egin zuen Modern Family telesailerako castinga[12]. 2018an bikotea dibortziatu egin zen[13].
Filmografia
Filmeak
Telebista
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads