June Lockhart

estatubatuar aktorea (1925-2025) From Wikipedia, the free encyclopedia

June Lockhart
Remove ads

June Lockhart (New York, AEB, 1925eko ekainaren 25a - Santa Monica, Kalifornia, 2025eko urriaren 23a)[1] estatubatuar aktorea izan zen. Ezaguna egin zen, batez ere, Lassie txakurraren telesailean egindako lanarekin, Maureen Robinson pertsonaia antzeztu zuenean Lost in Space (euskaraz: Espazioan galduta) (1965), She-Wolf of London (1946) eta Lost in Space (1998) lanengatik.[1] Janet Craig doktorearena egin zuen CBS sitcom Petticoat Junction (1968-1970) lanean. Bi Emmy saritarako izendatu zuten, eta Tony sari bat irabazi zuen.[2][3]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Bizitza

Lehen urteak

New York hirian jaio zen 1925ean interpretazio munduko familia batean. Aita Gene Lockhart aktore kanadiarraren izan zen 1933an Broadwayn ospera salto egin zuena Ah, Wilderness! lanean. Ama Kathleen Lockhart aktore ingelesarena izan zen.[4][5][6] John Carl Lindsay eta John Francis Maloneyrekin ezkonduta egon zen.[1]

Aktore ibilbidea

1938an egin zuen debuta, gurasoekin batera, A Christmas Carol (euskaraz: Gabonetako abestia) filmaren bertsio zinematografiko batean. Bigarren mailako rolak ere interpretatu zituen Meet Me in St. Louis, Sergeant York, All This, and Heaven Too eta The Yearling.

1948an, Lockhartek Interpretazio Onenaren Tony saria irabazi zuen, Broadwayn For Love or Money filmean egindako lanarengatik. 1955ean, CBS Quote with the adventure (euskaraz: Hitzordua abenturarekin) saioko atal batean agertu zen. Sasoi horretan, NBCn ere hainbat agerraldi egin zituen, New Yorkeko Laguntza Legaleko Sozietatearen espedienteetan oinarritutako Justicia Legal draman. 1950eko hamarkadaren bukaeran, Lockhart telebistako hainbat saiotako izar gonbidatua izan zen, besteak beste, Wagon Train eta Cimarron City ("Medicine Man" atalean, Gary Merrillekin) NBCn eta Gunsmoke, Have Gun – Will Travel eta Rawhide CBSn. Bere ibilbidean gehien gogoratzen den lanetako bat Maureen Robinson medikua da, 1965eko Lost in Space filmean, CBS katean.

Remove ads

Filmografia

Besteak beste, lan hauexetan hartu zuen parte:[7][8][9]

Filmak

Informazio gehiago Year, Film ...

Telebista

Informazio gehiago Year, Title ...
Remove ads

Sariak eta aintzatespenak

  • 1948an, Lockhartek Interpretazio Onenaren Tony saria irabazi zuen, Broadwayn For Love or Money filmean egindako lanarengatik.
  • 1948an Antzerki saria
  • 1960an Izarra jarri zioten Hollywoodeko Ospearen pasealekuan
  • 2013an sari berezi publikoa
  • Bi Emmy saritarako izendatu zuten[2][3]

Iruditegia


Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads