Kam

From Wikipedia, the free encyclopedia

Kam
Remove ads

Kam (hebreeraz: חָם, H̱am; antzinako grezieraz: Χαμ, Kham; arabieraz: حام, Ḥām), Bibliako pertsonaia da, Genesis edo Hasiera liburuan agertzen dena. Noeren hiru semeetako bat, eta Kux, Mizraim, Phut eta Kanaan-en aita. Sem eta Jafet zituen anaiak.

Datu azkarrak Argitalpena, Ageri den obrak ...

Antzinako historiografian, Kamen ondorengoak, kamitak, Asia mendebaldeko eta Afrikako zenbait herriren ustezko arbasoak izan ziren.

Remove ads

Kamen bekatua

Norberaren aita biluzik ikustea tabu kontsideraturik, hori egiteari Kamen bekatua esan izan zaio kultura judeo-kristauan. Hala ageri da pasartea Biblian:

« Kanaanen aita Kamek, bere aita biluzik ikusirik, kanpoan ziren beste bi anaiei jakinarazi zien. Sem eta Jafetek, soingaineko bat hartu, sorbaldan bien artean ipini eta, atzeraka joanez, aita biluzia estali egin zuten. Beste aldera begiratzen zutenez, ez zuten aita biluzik ikusi. Ardoaren lozorrotik esnatu zenean, jakin zuen Noek bere seme gazteenak egin ziona. Orduan, esan zuen: «Madarikatua Kanaan: izan bedi bere senideen esklaboen esklabo» »

Elizen Arteko Biblia, Hasiera 9, 22-25[1]

Hortaz, bekatua Kamek egin zuen, baina Noeren madarikazioa Kamen semeari, bilobari, erori zitzaion, Kanaani. Horregatik, Kamen madarikazioa edo/eta Kanaanen madarikazioa esaten zaio Noek egindakoari.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads