Kamadeva
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Kamadeva (sanskritoz: कामदेव, Kāmadeva), Kama, Manmatha eta Madana ere deitua, maitasunaren jainko hindua da.
Ikonografia
Gizon hegodun, gazte eta eder gisa irudikatzen dute. Azukre-kanaberazko arku bat du (gainean erleak dituela) eta bere geziak bost lore usaintsuz apainduta daude. Soka erleekin egina dago [kama madhu eztia sortzen dute: "desiraren eztia"], elkarri lotuta.
Bere kāma izenak "desio sexuala" esan nahi du (monje hindu batzuen arabera: "lizunkeria", gutxiesgarriagoa) eta "jainkoa" esan nahi du. Vatsyayanaren Kāma Sūtra ("Kāmaren aforismoak" edo "maitasunari buruzko maximak") liburu ezaguna, jainko hindu honetan inspiratua dago.
Bere laguna udaberria da (bere sinboloekin: kuku bat, loro bat, erleak, eta haize leuna).
Remove ads
Mitologia
Śiva Purānaren arabera, Kāmadeva Brahmā jainkoaren (unibertsoaren sortzailea) semea da, edo, hobeto esanda, kreazioa.
Beste iturri batzuen arabera, Skanda Purāna barne, Kāmadeva Prasutiren anaia da; biak Shataruparen semeak dira ("ehun forma"), eta hau Brahma jaunaren sorrera da. Iturri guztiek bat egiten dute Katmadeva Prasuti eta Daksha patriarkaren (Brahmen sorkuntzak dira) alaba Ratīrekin ezkonduta dagoela esatean.[1] Bhāgavat Purānaren arabera, Kāmadevak Pradyumna bezala berraragitu zuen, Krishna jainkoaren eta bere lehen emazte Rukminīren semea.
Remove ads
Legenda nagusia
Beharbada, Katmadevari buruzko mitorik ezagunena Shiva jaunaren eskuetan bere deuseztapena eta ondorengo piztuera kontatzen duena da. Kumāra Sāmbhavan, Kandarpak (Kāmadeva) Parvati dontzeilari laguntzea erabaki zuen, Shiva jaunaren maitasuna irabaz zezan. Kandarpak bere desio gezi ikusezinak jaurti zituen Shivaren kontra, bere meditazio eten eta Parvatiri bere arreta irabazten uzteko. Baina Shivak, une batez, arreta galdu zuen bere gogoetatik, baina berehala konturatu zen zer gertatu zen. Haserretu egin zen, bere hirugarren begi beldurgarria zabaldu zuen eta, begirada bakar bat piztuta, su eman zion Kandarpari. Kandarparen gorpua errauts bihurtu zen.[2]
Lazeria ez zen pertsonala bakarrik, Kāmaren (desira sexuala) deuseztapenak mundua frigido bihurtzea eta inoiz gehiago ez birsortzea eragingo baitzuen. Shiva eta Parvatiren arteko ezkontza ere ez zen inoiz gertatuko. Geroago, jainkoen eskariari eta Parati jainkosak Rati Kandarparen emaztearen alde egin zuen interesari erantzunez, Shiva jaunak berpiztu egin zuen, eta horrela munduaren ugalketa jarraipena ziurtatu zuen. Shiva Kandarpa itzuli zen bizitzara, baina bakarrik irudi mental bat bezala.
Fundamentalista hinduek (zelibatorako joera dutenak) Shivak gizateriari emandako irakaspentzat jotzen dute mito hori, eta gizakiak maitasunaren egoera mental eta emozionala lizunkeria fisikoa baino gehiago baloratzera animatzen dituzte.
Holi
Parte hartzaileek elkarri pinturak botatzen dizkioten urteroko jaialdia da Holi, eta bereziki egun horretan pizten den piroteknia, elezahar horren oroitzapenen bat dela uste da.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
