Kanaklata Barua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Kanaklata Barua (assameraz: কনকলতা বৰুৱা), Birbala edo Shaheed ezizenez ere ezaguna, (Borangabari, 1924ko abenduaren 22a – ibidem, 1942ko irailaren 20a) Indiako independentziaren aldeko aktibista eta India Osoko Ikasleen Federazioko liderra izan zen[1]. 1942an Britainiar Rajeko poliziak tiroz hil zuen, bandera nazionala zeraman kalejira gidatzen ari zela[2].
Remove ads
Bizitza
Krishna Kanta eta Karneshwari Baruaren alaba, Kanaklata Barua 1924ko abenduaren 22an jaio zen Borangabari herrixkan. Bost urte zituela, ama hil zitzaion eta aita berriro ezkondu zen, eta hamahiru urte zituela, hura ere hil zen. Hirugarren mailan ikasketak utzi zituen neba-ahizpa txikiak zaintzeko[3].
Quit India mugimenduan, Barua Mrityu Bahini heriotza-eskuadroan sartu zen. 1942ko irailaren 20an, bandera nazionala polizia-etxean jarriko zutela erabaki zuten. Baruak armarik gabeko kalejira gidatu zuen. Rebati Mahan Som poliziak ohartarazi zien ondorio larriak izango zituztela euren planarekin aurrera egiten bazuten. Abisuaren ostean ere, kalejirak aurrera jarraitu zuen, eta polizia tiroka hasi zen. Barua hil ondoren, Mukunda Kakotik bandera hartu zuen, baina laster hari ere tiro egin zioten. Baruak 17 urte zituen hil zenean[4].
Remove ads
Omenaldiak
2010ean, Kanaklata Baruaren monumentua inauguratu zuten Gauripurren[5].
2016an, Chandra Mudoi zinema zuzendariak Baruari buruzko filma zuzendu zuen, Epaah Phulil Epaah Xoril[6].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads