Karl Adolph Gjellerup

idazle danimarkarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Karl Adolph Gjellerup
Remove ads

Karl Adolph Gjellerup (Roholte, Seelandia, 1857ko ekainaren 2a - Klotzsche, Saxonia, 1919ko urriaren 13a) Danimarkako idazlea izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Georg Brandesen eragina nabarmena da haren lanetan. Hark idatzi zituen Idealista bat (1878), Danimarka Gaztea (1879) eta Antigonos (1880) eleberriek kristautasunaren kontrako jarrera azaltzen dute. Ondoren, Turgenieven eraginpean Romulus eleberria (1883), Schilleren eraginpean Brynhild antzezlana (1884), eta Schopenhaueren eraginpean Errota eleberria (1896) idatzi zituen; azken hau Gjellerupen maisulantzat hartu izan da. Budismoak erakarrita, Oparirako sua antzezlana (1903) eta Erromes kamanita eleberria (1904) idatzi zituen. Jainkoaren adiskideak (1916) eta Adar urreztatua (1917) eleberriek kristautasunerako hurbilpena adierazten dute.

1917an, Pontoppidanekin batera, Literaturako Nobel Saria jaso zuen.

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads