Kevin Hart

From Wikipedia, the free encyclopedia

Kevin Hart
Remove ads

Kevin Darnell Hart (Filadelfia, 1979ko uztailaren 6a) estatubatuar umorista eta aktorea da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...

Filadelfian jaioa eta hazia, Hartek, bere ibilbidea, Ingalaterra Berriko klubetan zenbait komedia amateur lehiaketa irabaziz hasi zuen, 2001ean, Judd Apatowek Undeclared telesailerako fitxatu zuen arte. Telesailak denboraldi bat baino ez zuen iraun, baina laster lan gehiago lortu zituen Paper Soldiers (2002), Scary Movie 3 (2003), Soul Plane (2004), In the Mix (2005) edota Little Fockers (2010) filmetan.

Harten ospe komikoak gora egiten jarraitu zuen I'm a Grown Little Man (2008) lehen albuma kaleratu zuenean, eta Think Like a Man (2012), Grudge Match (2013), Ride Along (2014) eta Ride Along 2 (2016) bere sekuela, About Last Night (2014), Get Hard (2015), [Central Intelligence]] (2016), The Secret Life of Pets (2016), Captain Underpants: The First Epic Movie (2017), Jumanji: Welcome to the Jungle (2017) eta Night School (2018) filmak grabatu zituenean.

2015ean, Time aldizkariak Hart munduko eragin handieneko 100 pertsonetako bat bere urteko zerrendan sartu zuen.[1] Real Husbands of Hollywood telesailean ere agertu zen.

Remove ads

Filmografia

Zinema

Informazio gehiago Urtea, Filma ...

Telebista

Informazio gehiago Urtea, Telesaila ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads