Kibi

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Kibi Informatikan erabiltzen den aurrizki bitar bat da, oinarrizko unitate baten multiploa adierazteko erabiltzen dena. Gehienetan bit eta byte unitateekin erabiltzen dira. Kibibyte batek 1024 byte ditu.

Informazio gehiago Ikur, Aurrizkia ...

Bit kantitate handiak izendatzeko terminoak sortu izan dira SI aurrizki estandarrak erabilita 10 zenbakiaren potentzietarako; adibidez, kilo = 103 = 1000 (kilobit edo kbit), mega- = 106 = 1000000 (megabit edo Mbit) eta giga = 109 = 1000000000 (gigabit edo Gbit). Aurrizki horiek maizago erabiltzen dira byte-multiploetarako, kilobyte (1 kB = 8000 bit), megabyte (1 MB = 8000000bit), eta gigabyte (1 GB = 8000000000bit).

Hala ere, arrazoi teknikoak direla medio, konputagailuetako memorien edukiera neurtzeko askotan bi zenbakiaren potentziak erabiltzen dira, esaterako, 228 = 268435456 byte. Zenbaki baldar horien erabilera sahiestearren, jendeak askotan SI aurrizkiak erabiltzen ditu gutxi gorabeherako zenbakiak adieratzeko, adibidez, erabiltzen da kiloaurrizkia 210 = 1024 zenbakiaren ordez, mega 220 = 10485761048576 zenbakiaren ordez, giga 230 = 10737418241073741824 zenbakiaren ordez, eta abar. Adibidez, ausazko sarbidezko memoriazko txip batekin edukiera 228 byte izango litzateke baina 256-megabyteko txipa esan ohi da. Ondoko taulan erakusten dira desberdintasun horiek.

Informazio gehiago Ikurra, Aurrizkia ...

1998an, Nazioarteko Batzorde elektroteknikoak (IEC) estandar bat argitaratu zuen helburu horrekin, hots, aurrizki bitarrezko serie bat 1024 zenbakia 1000 ordez erabiltzen den kasuetarako:[1]

Remove ads

Erreferentzia lista

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads