Kilker
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Kilkerrak edo txirritak —edo pintter, txirtxir, ttirritta—, gryllidae familiako eta Orthoptera ordeneko intsektuak dira, gehienetan kolore ilunekoak eta gautarrak.
Matxinsaltoekin senidetuak daude, eta hauek bezala atzeko hankak jauzirako moldatuak dituzte. Matxinsaltoek beste jauzi egiten ez duten arren, gaitasun handiagoa dute lurrean arin korri egiteko. Lurpeko bizilekua zulatzen dute, amaieran gela esferikoa duen metro erdi baino luzeago den tunel estua berau. Bizilekuko sarrera ingurua garbi mantentzen dute, eta inguru horretan egiten dute arrek beraien kantua, emeak erakartzeko asmoz. Kantu hau hegoak elkarren kontra igurtziz egiten dute. Orojaleak dira, landare zein intsektu txikiak jaten dituzte.
Remove ads
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
