Kim Basinger
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Kimila "Kim" Ann Basinger (Athens, Georgia, 1953ko abenduaren 8) aktore estatubatuarra da.
Remove ads
Biografia
16 urte zituenean, modelo bezala desfilatzen hasi zen eta Miss Athens Junior saria irabazi zuen. Ondoren, Miss Georgia Junior saria irabazi zuen eta New Yorkera joan zen Estatu Batuetako Miss Junior sarian parte hartzeko. Han, Ford Modeling Agencyk modelo-kontratu bat eskaini zion. Kim Basingerrek bere erabakia asko pentsatu behar izan zuen, abestu eta kantatzea nahiago baitzuen, baina azkenean kontratua sinatu zuen. Harrezkero, aldizkari askotako azalean agertu zen. Hogei urterekin top modela zen, eguneko 1.000 dolar irabazten zuen eta.
1976an, Kimek modelo izateari uztea erabaki zuen eta Los Angelesera joan zen aktore lanak egitera. Bere lanik esanguratsuenak honako hauek dira: 9½ Weeks, Batman eta L.A. Confidential. Gainera, L.A. Confidentialen egin zuen antzezpenagatik, 1997ko Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Kim Bassinger bi alditan egon da ezkonduta. Lehenengoa, 1980an, Ron Britton makillatzailearekin baina 1989an dibortziatu ziren. Bigarrena eta azkena, 1993an, Alec Baldwin aktorearekin baina 2002an dibortziatu ziren.
Remove ads
Filmografia
Remove ads
Kanpo estekak
| Artikulu hau Georgiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads