Kintilo

From Wikipedia, the free encyclopedia

Kintilo
Remove ads

Kintilo (latinez: Marcus Aurelius Claudius Quintillus; † 270), erromatar enperadorea izan zen 270ean. Klaudio Gotiko enperadorearen anaia ere bazen.

Datu azkarrak Erromatar enperadorea, Bizitza ...

Ez dago garbi Kintilok boterea eskuratzeko era. Badirudi, anaia hil ostean, legioek enperadore aldarrikatu zutela, eta, ondoren, Senatuak onetsi zuela.

Klaudio Gotikok, hala ere, Aureliano hautatu omen zuen enperadore. Danubioko legioek Aurelianori Augusto titulua eman zioten.

Kintiloren agintaldiaren iraupena ere ez dago garbirik. Iturri batzuek diote 17 egunekoa izan zela. Beste batzuek, ordea, 6 hilabetekoa. Haren heriotzaren kausa ere zalantzan dago. Soldaduek hil omen zuten diziplina militar zorrotza zela eta. Beste batzuek suizidioa aipatzen dute, eta beste batzuek Aurelianoren kontrako borroka. Denak bat etortzen dira Aquileia hirian hil zela esaterakoan.

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads