Klio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Greziar mitologian, Klio[1] (antzinako grezieraz: Κλειώ, Kleiô, kleô errotik, "goretsi, kantatu"), historiaren eta olerkaritza epikoaren musa da. Musa guztiak bezala, Zeus eta Mnemosineren alaba da. Kliok seme bat izan zuen Piero Mazedoniako erregearekin, Hiazinto izenekoa. Iturri batzuek Himeneoren ama ere izan zela diote.
Erramu hostoekin koroatutako neskatxa moduan irudikatzen ohi da, eskuineko eskuan tronpeta bat eta, ezkerrekoan, Tuzididesek idatzitako liburu bat daramala. Ezaugarri hauei, batzuetan, bere gainean jarrita dagoen mundu bola bat gehitzen zaie, eta Denbora bere ondoan agertzen da, Historiak toki eta garai guztiak hartzen dituela adierazteko. Batzuetan, bere estatuek esku batean gitarra bat eta bestean plektro bat daramate, gitarraren asmatzailetzat ere hartzen baitzen. Beste irudikapen klasikoago batzuetan, Klio ezkerreko eskuan papiro biribilki bat daramala eta oinetan capsa (biribilkiak gordetzeko kutxa) bat duelarik irudikatzen da. [2] [3]
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
