Robert Koch

From Wikipedia, the free encyclopedia

Robert Koch
Remove ads

Robert Koch (Clausthal, Ipar Saxonia, 1843ko abenduaren 11 Baden-Baden, Baden-Württemberg, 1910eko maiatzaren 27a) mediku alemaniarra izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...

Medikuntza ikasi zuen Göttingengo Unibertsitatean. Berlingo Unibertsitatearen irakasle izendatu zuten 1885ean, higiene arloan. Hainbat bidaia egin zituen ikerkuntzarako, Egipto, Hegoafrika, India eta Javara tartean.

Louis Pasteurrekin batera, bakterioak ikertzen izen nagusietakoa da: Bacillus anthraciskarbunkoaren eragilea— aurkitu zuen 1877an, Mycobacterium tuberculosistuberkulosiarena— ("Kochen baziloa") 1882an eta Vibrio choleraekolerarena— 1883an.

Medikuntzako Nobel saria erdietsi zuen 1905ean, tuberkulosiaren jatorria topatu izateagatik.

Bere izena daramaten arauak enuntziatu zituen 1890ean ("Kochen postulatuak"), Mikrobiologia klinikoaren oinarria osatzen dutenak.

Remove ads

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads