Kōfu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Kōfu (japonieraz: 甲府市, Hepburn: Kōfu-shi) , Japoniako Yamanashi prefeturaren hiriburua da. 2014ko erroldaren arabera 193.908 biztanle ditu.
Remove ads
Historia
Kōfu izenak "Kai probntziako hiriburua" esan nahi du, izan ere duela hainbat mende gaur egungo Yamanashi prefetura Kai probintzia deitu izan zen. Izena "Kai" eta "fu" (probintzia) hitzen baturaren aldaera da.
Arkeologoek diotenez ingurunea k.a. 6.000 urtean jadanik populatua izan zen baina Kōfu hiria bera 1519an sortu zen. Sengoku Aroan Takeda Shingen daymioaren lurraldea izan zen. Oda Nobunagak Takeda familia garaitu zuen eta hau hil zenean Tokugawa Ieyasuk eskuratu zuen eta Toyotomi Hideyoshik Kōfu gaztelua eraiki zuen baina Sekigaharako borrokaren ondoren Tokugawatarrek berreskuratu zuten.
1680an bertakoa zen Tokugawa Ienobu Kōfuko daymio bihurtu zen eta 1709an Tokugawa shogunerriko bosgarren shoguna bihurtu zen. 1877an gatelua berta behera gelditu zen eta eraitsi egin zuten tren geltokia egiteko.
Bigarren Mundu Gerran, 1945eko uztailaren 6an, hegazkin estatubatuarrek bonbakatu eta hiriaren zati handia erabat suntsitua gelditu zen.
Remove ads
Geografia
Prefeturaren erdialdean dago eta lurralde luze eta estua da.
Klima
Remove ads
Ondasun nabarmenak
- Takeda santutegia.
- Kōfuko gaztelua.
- Chōzen-ji tenplua.
- Hōsen-ji tenplua.
- Kai-Zenkōji tenplua.
- Yamanashiko Zientzia Museoa.
- Senga ur-jauzia
Iruditegia
- Kōfuko gaztelua.
- Chōzen-ji tenplua.
- Hōsen-ji tenplua.
- Kai-Zenkōji tenplua.
- Yamanashiko Zientzia Museoa.
Hiri senidetuak
Des Moines (AEB) (1958)
Paue (Frantzia) (1975)
Lodi (California) (AEB) (1981)
Chengdu (Txina) (1984)
Yamatokōriyama (Nara) (Japonia) (1992)
Cheongju (Hego Korea) (2002)
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

