Konstantinos Dovas
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Konstantinos Dovas (grezieraz: Κωνσταντίνος Δόβας; Konitsa, 1898ko abenduaren 20a – Atenas, 1973ko uztailaren 24a) greziar militar eta politikaria izan zen. Greziako lehen ministroa izan zen 1961eko irailetik azarora
1918an Greziako Akademia Militarrean graduatu zen. Greziako Gerra Zibilean, Konitsa hiriaren erresistentzia zuzendu zuen Konitsako guduan. Ondoren, teniente jeneralaren mailara igo zen eta 1954an defentsako estatu nagusiko buru izendatu zuten. Agintaldian, armadaren eta CIAren arteko akordio bat egin zen Gladio Operazioan parte hartzeko.
Armadatik erretiratu ondoren, Paulo Greziakoa erregearen errege-etxeko buru izan zen. 1961eko irailaren 20tik azaroaren 4ra trantsizio gobernu bateko lehen ministroa izan zen.
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads