Koxinga

From Wikipedia, the free encyclopedia

Koxinga
Remove ads

Koxinga (txinera tradizionalez: 國姓爺; pinyinez: Guóxìngyé), jaiotze izenez Zheng Chénggōng (txinera tradizionalez: 鄭 成功; pinyinez: Zhèng Chénggōng; Wade–Giles: Cheng Ch'eng-kung; 1624, Hirado, Japonia 1662, Taiwan), Ming dinastiako buruzagi militar bat izan zen. Berez, Koxinga mendebaldar edo europarrak ipinitako izena da.

Datu azkarrak monarka, Bizitza ...

1624-1662 artean Taiwanen nagusi ziren herbeheretarrek uharteko hoklo herriko kideen aurka gehiegikeriak egiten hasi zirenean, haien aurka armekin altxatu zen. Tamsuiko Haur Santuaren misioa eta Taipei hiriko Gaztelua eta Santo Domingo gotorlekuak suntsitu zituen. Uhartearen zati baten kontrola bereganatu eta Tungningo erresuma sortu zuen. Santiago Jilong hiriko biztanleak elikagairik gabe laga zituen, honela espainiarrak bertatik ihesi atera zitezen lortuz. Halere, 1656an herbeheretarrek Taiwan bereganatu zuten.

1661ean 1.000 gizoneko gudarostearekin Luermen hirian sartu zen, Fort Zeelanden suntsitu eta Frederick Coyett jeneralari errendizioa sinatzera beharrarazi zuen. Honela, herbeheretarrek Taiwandik alde egin zuten. Urte honetan malariaz gaixotu eta hurrengo urtean hil zen.

Zheng Jing semeak karguan ordezkatu zuen.

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads