Kubaba

From Wikipedia, the free encyclopedia

Kubaba
Remove ads

Kubaba (sumerreraz: 𒆬𒀭𒁀𒌑, Kug-Bau) Sumeriako Errege-erreginen zerrendako erregina bakarra izan zen. Kish dinastiako agintari bakarra izan zen eta Akshak dinastiaren goraldia baino ehun urte lehenago gobernatu zuen. Historiako lehenengo erregina ezaguna kontsideratu izan da, hainbatek figura historikoa ez zela izan dioten arren[1].

Datu azkarrak erregina, Bizitza ...

Gerora jainkosa izatera pasa zen eta haren omenezko tenpluak Mesopotamia guztian hedatu ziren, iparraldean dagoen Hurrita eskualdean bereziki.

Remove ads

Izena

Idazkera kueniformean kù-dba-ú izena agertzen da. Reallexikon der Assyriologie liburuan Ku(g)-Baba aipatzen da[2] eta horrek "Baba distiratsua"[3] edo "Zilarrezko Baba"[4] esan nahi du.

Historikotasuna zalantzan

Zalantzazkoa da ea existitu izan zen ala ez, izan ere haren inguruko aipamenak mende batzuk beranduagokoak baitira. Asiriako kontuak aztertzen dituzten adtuek kondairazko edo mitozko agintaria izan zela diote[5]. Gianni Marchesik dio Ku- titulua beranduago sortua dela, eta beraz anakronismo handia izango litzateke[1]. Claus Wilckek arabera 100 urtetako erregealdia zugarri luzea da[6].

Hala ere Sumeriako Erregeen zerrendan agertzen da. Lugal ("errege") titulua ematen zaio, ez baitzegoen emakumezko erregeentzako titulu berezirik, baina Kubaba agintean zen btartean Ur-en erregerik ez zela izan aipatzen da[1]. Kish hiria gotortu zuela dio eta ehun urtetako erregealdia esleitzen zaio.

Kubabaren ondoren Akshak dinastian trantsiziozko boterea izan eta Puzur-Suen semeak berreskuratu zuen Kish dinastiarentzako[7], eta haren seme Ur-Zababak jarraitu zuen.

Remove ads

Jainkosa

Bere ohoretan egindako santutegiak Mesopotamia osoan zehar zabaltzen ziren. Gauzak horrela, Karkemish hiriaren zaindari zen jainkosa bihurtu zen Kubaba. 

Anatoliako Zibilizazioen Museoan dauden erliebe batzuk, eserita, buruko bat duela, ispilu bat eta granada fruita bat eskuan dituela irudikatzen dute.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads