Kupang
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Kupang (indonesieraz: Kota Kupang) Indonesiako hego-ekialdeko hiria da, Ekialdeko Nusa Tenggara probintziako hiriburua, Timor uhartearen mendebaldean dagoena. 180 kilometro koadroko eremua du, eta 2015ean 450.000 biztanle zituen[1].
Probintziako hiriburua denez, garraiobidez ondo loturik dago inguruko uharteekin, eta administratiboki ere harreman handiak ditu haiekin. Portugaldarren eta herbeheretarren kolonizazio garaian, Kupangeko portua oso garrantzitsua izan zen; merkataritza-gune indartsua zegoen bertan. Oraindik ere ikus daitezke orduko aztarnak hirian.
Remove ads
Klima
Kupangek negu lehorreko sabanako klima du (Aw) Köppen klima sailkapenaren arabera.
Remove ads
Historia
XX. mendearen hasieran, Europa eta Asia lotzen zituzten hegazkinen ibilbideetan lur hartzeko eta erregai-hornidurarako gune nagusietako bat izan zen. Ekialdeko Timorko gatazkaren sasoian ere, leku erabakigarria izan zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
